Bertso Eguna Izpuran egingo da, martxoaren 26an

  • Ohi baino beranduago bada ere, 2022k ere izango du Bertso Egunik. Izpurak hartuko du aurtengoa martxoaren 26an. 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan. Gainera, Bertso Egunekoa emanaldi berezia izanik, eskualdeko beste zenbait sortzailek ere hartuko dute parte.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 01an - 10:03
2021eko Bertso Egunetako bat. Argazkia: XDZ.

Sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: 9 eurokoa da sarrera, eta 12 eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteek 6 euroan lortu ahal izango dute.

Goizean Batzar Nagusia

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hitzordua baliatu eta urteroko Ohiko Batzar Nagusia deitu du egun eta toki berean. 11:00etatik 13:00etara izango da Izpurako Faustin Bentaberri Gelan bertan. 2021eko memoria eta balantzea azaldu eta 2022ko egitasmoa eta aurrekontua aurkeztuko dira, segidan haien onarpena gauzatzeko. Amaitutakoan, mokadua eskainiko zaie agertutako bazkideei, 13:00etatik 14:00etara.

Batzar Nagusirako izena eman behar da. Martxoaren 18ko 12:00ak arte eman daiteke izena, eta mokadua egiten geratzekoa zaren adierazi beharko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertso Eguna
2022-11-23 | Bertsozale.eus
Azpeitian izango da 2023ko Bertso Eguna
Urtarrilaren 28an izango da 2023ko Bertso Eguna, Azpeitian. Pandemia aurretik izan ohi zen bezala, egun osoko plana antolatuko du Bertsozale Elkarteak. Laster emango dituzte xehetasun gehiago.

2021-03-02 | Ixone Arana
Bigarren Bertso Eguna Getarian egingo da martxoaren 27an

Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta sarrerak presentzialak eta birtualak salgai jarri dituzte. Bertso plaza indartzeko Bertsozale Elkartea egiten ari den apustuaren parte dira aurten antolatu dituen hiru Bertso Egunak.


2020-01-20 | Bertsozale.eus
Lagun ugari elkartu da Bertso Egunean

Aramaioko plaza izan du abiapuntu urtarrilaren 18an 2020ko Bertso Egunak. Batzuk Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren aurkezpenetik eta jarraian izandako Arabako Bertsozale Elkarteko Batzarretik etorri dira; beste batzuk hamaiketakoa lasai egin eta Aramaioko ibilbide gidatura... [+]


2020-01-07 | Estitxu Eizagirre
Bertso Eguna urtarrilaren 18an ospatuko dute Aramaion

Urtarrilaren 18an ospatuko dute bertso zaleek Bertso Eguna eta aurtengoa 51.a izango da. Eguerdian bertso ibilbide gidatua egingo dute eta bost bertso-bazkari izango dira jarraian. Txartelak erosteko aukera epea urtarrilaren 12an amaituko da. Bertsozale Elkarteak antolatu du... [+]


Eguneraketa berriak daude