Bergarako gaztetxean lapurreta egin dute “kalte ekonomiko eta material handiak” sortuz

  • Domeka gauean sartu ziren lapurrak Bergarako Kartzela zaharra gaztetxean, "beste behin ere", eta Kartzela zaharra osatzen duten talde eta eragile ezberdinen arabera, "kalte ekonomiko eta material handiak" izan dira.

Bergarako gaztetxearen ataria (argazkia: http://ionnekaizas.blogspot.com).

2018ko azaroaren 14an - 08:43
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Dirua izan da eraman dutena, baina barrura sartzeko kalteak eragin dituzte. "Kolektibooi, erabiltzaileei eta Bergarako herriari egindako eraso oso larri bezala ulertzen dugu".

Ate nagusia behartu ostean sartu ziren lapurrak gaztetxean eta dirua izan da eraman dutena, "normalean egoten dena baino gehiago".

Hala ere, Kartzela zaharra osatzen duten kolektiboek gaineratu dute lanean jarraituko dutela: "Ez digute lapurtuko sekula lanerako gogoa, ondo pasatzeko grina eta indarra xaxatzeko indarra. Egoera honi aurre egiteko antolatuko diren ekintzei adi egoteko eskatzen dizuegu".

Ekitaldi horien artean, Gabonetarako elkartasun jaialdi bat antolatzeko asmoa dute, baina oraindik ez dute ezer zehaztu.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Gaztetxeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...