Bederatzi atxilotu galiziar independentismoaren aurkako operazioan

  • Goizean goiz hasi du Guardia Zibilak "Resistencia Galegaren inguruaren aurkako" operazioa. Poliziako iturriek esan dutenez bederatzi lagun atxilotu dituzte, den-denak Causa Galiza talde independendistako kideak, "terrorismoa goratzea" eta "Resistencia Galegari laguntzea" leporatuta.


2015eko urriaren 30ean - 11:10
Santiago de Compostelako operatiboa (Arg.: Sandra Alonso/La Voz de Galicia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Aipatutako talde terroristari laguntza ematen dioten egituretako pertsonak atxilotzea aurreikusi da", Guardia Zibilaren esanetan. Lau pertsona atxilotu dituzte Vigon, bi Pontevedran eta bana Murosen, Boiron eta Santiago de Compostelan. Atxilotutakoak Madrilera eramango dituzte datozen orduetan.

Besteak beste, Día da Galiza Combatente (Galizia Borrokalariaren Eguna) antolatzea leporatzen diete atxilotutakoei. Urriaren 11n egin zen azkeneko edizioa.

Operazioa hasi denetik ez dago Causa Galizaren webgunera sartzerik.

 

 

 

 

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.