Bateragune auzia errepikatzearen aurka dago Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai zirriborroa

  • Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero da.


2024ko urtarrilaren 09an - 15:43

2021eko urrian Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodríguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Díezen defentsak jarritako helegiteari erantzunez eman behar du epaia Konstituzionalak. Efe eta Europa Press agentziek aurreratu dute Jaun Carlos Campo epailearen epai zirriborroaren edukia. Agentzien arabera, hainbat arrazoi eman ditu epaileak epaiketa ez errepikatzeko. Batetik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, ebatzi zuenean zigortuek ez zutela epaiketa justua izan, zehaztu zuen auziaren errepikapena akusatuek soilik eskatu zezaketela. Bestetik, errepikatzeak non bis in idem (ezin da pertsona bat gertaera beragatik bi aldiz epaitu) printzipio juridikoa urratuko luke. Azkenik, akusatuek osorik bete zuten Espainiako Epaitegi Gorenak ezarritako zigorra.

Hurrengo astean bilduko da Konstituzionalaren osoko bilkura, eta betei ere berri agentzien arabera, litekeena da zirriborroa onartua izatea ‘gehiengo aurrerakoi'aren babesari esker.

Hamalau urte luzeko sufrikarioa

Bateragune auziaren jatorria 2009ko urrian dago, Espainiako Poliziak Rufi Etxeberria, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra, Ainara Oiz, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta, Arnaldo Otegi eta Rafa Díez atxilotu zituenean. Azken bostak espetxeratu zituen Baltasar garzón epaileak. 2011n espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta, Arnaldo Otegi eta Rafa Díezi, ETAren estrategiaren barruan Batasuna berreraikitzen saiatzea leporatuta. Gainontzeko akusatuak errugabe jo zituen. 2012an Gorenak zigorra berretsi zuen. 2018an Estrasburgok, akusatuen helegiteari erantzunez, ebatzi zuen epaiketa ez zela justua izan. Ordurako akusatu guztiak kalean zeuden, zigorra osorik beteta. 2020an Gorenak aho batez erabaki zuen epaiketa errepikatzea, fiskaltzaren aldeko jarrerarekin. Defentsak babes helegitea aurkeztu zuen Konstituzionalean, eta honek erabaki zuen helegitea aztertu bitartean epaiketa ez errepikatzea. Ematen duenez, hurrengo astean emango du epaia Konstituzionalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude