Batasunak bere disoluzioa iragarri du

  • Maite Goienetxek eta Jean-Claude Agerrek Baionan emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute Batasunak disolbatzeko erabakia hartu duela.  Duela hamar urte sortu zen Ipar Euskal Herrian. Fase politiko berriaren testuinguruan kokatu dute erabakia.


2013ko urtarrilaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Maite Goienetxe eta Jean-Claude Agerre, Baionan eman duten prentsaurrekoan. (Argazkia: @AnttonRouget)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Batasunak agiria plazaratu du erabakiaren berri emateko. Honela hasten da: "Euskal Herriak fase politiko bat berri ezagutzen du. Fase honi heltzeko, Ezker Abertzalearen erakundeetan egokipen urrats ezberdinak egon dira azkeneko hilabeteetan. Horien artean gogoratuko duzuenez, Segiren desagerpena eta Askatasunaren disolbatzea. Idatzi labur honetan, logika honetan ematekoa dugun azkeneko urratsaren berri eman nahi dizuegu: Batasunaren disoluzioarena".


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.