Barnahus eredua, sexu erasoak jasan dituzten haurrentzako “babesgunea”

  • Sexu indarkeriaren biktima izan diren adin txikikoei “arreta integrala” emateko proiektu pilotu bat abiatuko du Eusko Jaurlaritzak 2022an. Haur eta nerabe horiek ez birbiktimizatzeko helburua du.

'Haurren etxea' espazioan espezializatutako zenbait arlotako profesionalak egongo dira, biktimei arreta osoa emateko. / Argazkia: Childhood.

2021eko azaroaren 15an - 11:54
Azken eguneraketa: 12:59

Save The Children erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak Gasteizen egindako jardunaldietan adierazi dute gutxienez bost umetatik batek sexu indarkeria jasan duela. Biktima horiei “arta integrala” emateko asmoz, Barnahus eredu islandiarra abiatzea aurreikusi dute datorren urterako, Gasteizen proiektu pilotu bat hasita. Barnahus islandieraz haurren etxea da, eta horixe da proiektuaren funtsa: sexu indarkeriaren biktima izan diren umeentzako “espazio seguru” bat prestatzea, bertan zenbait arlotako profesionalak egongo direna haurraren beharrei erantzuteko. Familiei ere laguntza emango liekete, eta irakasleek bertara jo ahal izango lukete eskoletan kasuren bat atzemanez gero.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu du proiektua, eta azaldu du xedea dela biktimak behin eta berriz ez biktimizatzea. Orain, sexu indarkeria salatzeko adin txikikoek egiten duten prozesua luzea da, Artolazabalen hitzetan “ziurgabetasuna eta ezinegona” eragiten diena. Batzuetan hiru urte baino gehiago luzatu daitekeela gogorarazi du, eta tarte horretan haur eta nerabeek gutxienez zortzi pertsonari azaldu behar izaten diote jazotakoa.

Hori saiheste aldera, Barnahus ereduaren bidez pertsona espezializatu guztiak toki berean bildu nahi dituzte, besteak beste, psikologoak, medikuak, poliziak eta abokatuak. Haurrak “ingurune lagunkoi” batean solasaldia izango du profesional taldearekin eta deklarazioa grabatu egingo dute epaiketan froga gisa erabiltzeko. Haur edo nerabeak ez du auzitegira joan beharrik izango. Biktima babesteaz gain, jakinarazi dute prozesu judiziala arindu egiten duela, eta erasotzaile gehiago zigortzea ahalbidetzen duela.

Kasuen %15 soilik salatzen dira

Etxepe berean txostena argitaratu du Save The Childrenek, adin txikikoek jasaten duten indarkeria azaleratzeko eta Barnahus proiektuaren nondik norakoak xehatzeko; Naiz.eus atarian dokumentu osoa gazteleraz deskargatzeko aukera jarri dute. Bertan bildutako datuek diotenez, EAEn 2.000 eta 4.000 ume eta nerabe artean izan daitezke biktimak. Ordea, salatzen diren kasuak oso gutxi dira: %15 inguru; are gutxiago ahozko epaiketara iristen direnak: %30 inguru. Ohartarazi dute salaketen %70 artxibatu egiten direla, “froga faltagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude