Banatu ditugu 2010eko ARGIA Sariak


2010ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

[Argazkia tamaina handian (1,30 MB). Argazkilaria: Dani Blanco]

Argazkian, goiko lerroan: Galder Gonzalez eta Nagore Vega (grebaorokorra.info); Gotzon Garaizabal (Di-da enpresa) eta Mertxe Mujika (AEK); eta Piter Ansorena, Txema Vitoria eta Xabier Otaegi. Beheran: Fakun Aznarez (grebaorokorra.info), Eriz Zapirain eta Agin Rezola.

Banatu ditugu euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako  ARGIA Sariak, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Txitxardin Beltxa jatetxean egindako ekitaldian. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:

Prentsa idatzia: Itxaro Borda.

Irratia: Agin Rezola.

Telebista: Eriz Zapiain.

Publizitatea: AEK.

Internet: grebaorokorra.info.

Merezimenduzkoa: Txirri, Mirri eta Txiribiton.

- Sarien argudioak (PDF)

- Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren hitzaldia (PDF)

Urtero egin ohi dugun bezala, ARGIA Sariekin bat eginez, Euskal Kulturaren Urtekaria kaleratu dugu. Paperezko edizioa salgai dago jada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude