Badator kalealdia antzerki jaialdia

  • Datorren  astelehenean hasiko da Bilboko Kalealdia, kaleko arte eszenikoen jaialdia. XIV. aldia izango du, eta, orotara, kaleko arte eszenikoetan erreferente diren 26 konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte. Kaleko antzerkia, zirkua, clown-a, txotxongiloak, kabareta eta dantza ikusi ahalko dira kalean, 65 ikuskizunetan. Euskal konpainien artean, maia Elizaran, Ertza, Ganso & Cía, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea, Miguel Llanes eta Zo-Zongó!!. Bilbo bisitatuko duten 26 konpainietatik 14 Estatu kanpotik datoz, gehienak Frantziatik, baina baita Erresuma Batutik, Belgikatik eta Italiatik ere.

     


2018ko ekainaren 26an - 09:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

Albiste hau bilbohiria.eus-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Eguneraketa berriak daude