Azkue, euskara sarean josten


2009ko azaroaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Euskara sarean josten". Hori da atzo Bilbon aurkeztu zuten Azkue Fundazioaren leloa. Fundazioaren patronatua osatzen duten bost erakundeak izan ziren ekitaldian: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Helburutzat du Interneten euskararen erabilera bultzatzea. Proiektu irekia da, partehartzailea, Creative Commons filosofiarekin sortua. Azkue Fundazioaren webguneak euskarazko softwarea deskargatzeko eta lan-tresnak (hiztegiak...) kontsultatzeko aukera eskaintzen du, besteak beste. Helburuetako bat euskarazko Wikipedia aberastea izango da, euskarazko artikulu gehiago sareratzea.

Internauta batzuek eszeptizismoz hartu dute albistea:

- Azkue Fundazioa: aurkezpenaren wikiajeak (http://hamahiru.org)

- Ogi birrinak banatzen (Gaztelumendi.org)


Azkenak
Eguneraketa berriak daude