Astelehen honetako 15:00etatik aurrera Fidel Castroren errautsak Iraultzaren plazara eramango dituzte, bertan Kubako herriaren agurra eta omenaldia jaso dezan.
Hilaren 25ean hil zen Kubako iraultzaren buruzagi historikoa 90 urte zituela. Azken urteotan gutxitan azaltzen zen publikora, baina azaltzen zenean ez zuen itxura larririk agertzen. Horregatik akaso, heriotzak ezustean harrapatu ditu kubatarrak.
Bederatzi eguneko dolua finkatu zuten Kubako agintariek Castrori agur esateko. Asteartean ekitaldi jendetsua egingo da eta nazioarteko estatuburu eta pertsona ezagun ugari hurbilduko dira Habanara buruzagi iraultzaileari azken agurra ematera. Ondorengo egunetan, Habanatik Santiagorako ibilbideari ekingo dio, irlako herritarrei ere azken agurra emateko aukera emanez. 1959an iraultza aldarrikatu zutenean Santiagotik Habanarako bidea egin zuten Castrok eta bere jarraitzaileek Askatasunaren Karabana ospetsuan. Orain alderantzizko bidaia egingo du.
Datorren larunbatean iritsiko da Fidel Castroren gorpua Santiagora eta egun horretan beste omenaldi jendetsu bat egingo diote. Igandean lurperatuko dituzte bere errautsak Santiagoko Santa Ifigenia hilerrian, intimitatean eta familia giroan egindako ekitaldian.
Ondorengo bideoan ikus daiteke Raul Castro bere anaiak Fidelen heriotzaren berri eman zuen unea:
Ondoko artikuluetan bera ezagutu duten hainbat pertsona ezagunek, bere pertsonaz eta egindakoaz idatzi dute.
Ignacio Ramonet Le Monde Diplomatiqueko gaztelaniazko edizioaren zuzendariak 1975ean ezagutu zuen eta hainbat argitalpen idatzi ditu berari buruzkoak. Ezagutu nuen Fidel hura artikuluan bere pertsona izaera eta bere ibilbidea jorratzen ditu.
Santiago Alba Ricoren esanetan, XX. mendea 2016an amaitu zen, Fidelen heriotzarekin, eta bere ustez Lenin eta Winston Churchilekin batera XX. mendeko pertsona garrantzitsuenekoa izan zen. "Herrialde horren txikiak inoiz ez du utzi horren arrasto handirik pertsona bakarraren bidez", idatzi du Y en eso se fue Fidel (Eta halako batean Fidel joan zen) artikuluan.
Pascual Serrano kazetariak ere hainbat lan egin ditu Kubako Iraultzaren gidariarekin eta ondoko artkuluan jasotzen du bere balorazio zabala: Mis horas con Fidel (Fidelekin emandako orduak).
Enrique Ubieta kazetaria Cubako Alderdi Komunistari aurrez aurre egindako azken agurraz mintzo da Granmako artikulu honetan: Fidel es Cuba (Fidel Kuba da).
Eta bere bizitzako azken urteetan berebiziko garrantzia izan zuten berarentzat Venezuelak eta Hugo Chavez zenak. Granmako albiste honetan 2002an Hugo Chavezekin izandako telefono elkarrizketa transkribatua dago. Chavezen aurka urte horretan izandako estatu kolpe saiakeraz ari dira, Venezuelako agintaria bere aurkako saiotik bizirik eta garaile atera zen ondorengo egunean.
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean eta jasaten duen mundu mailako blokeoa dela-eta, pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso... [+]
Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).
AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain... [+]
Habanan egindako elkarrizketa baten bigarren atala izan liteke hau. 2011ko ekainaren 19an ARGIAren orrialdeetan mintzatu ginen Holguineko (Kuba) gotzainarekin. Francok estatu-kolpea jo zuen garaian Legazpiko alkate Daniel Arangurenen eta Emilia Etxeberriaren semea dugu, gurasoen... [+]
Pablo Milanés abeslari kubatarra zendu da, 79 urterekin. Madrilen eman ditu azken urteak, baina han eta hemen kontzertuak eskaini ditu, azken unera arte.
Bost edo sei metro luza daitekeen belar erraldoia da. Belarrari eusten dion zurtoin lodi eta indartsuak kanaberaren egitura du: malgua, zaila eta sendoa. Azukre kanabera da (Saccharum officinarum). Lurpean kanaberazko sustrai sare gogorra sortzen du, eta horrek eusten dio zutik,... [+]
Kubako herritarrek baiezkoa eman diote Familiaren Kode berriari (orain arte indarrean zegoena 1975ekoa zen). Bertan onartzen dira sexu berekoen ezkontza eta hauek haurrak adopzioan hartzeko aukera, haurdunaldi subrogatua arautzen du eta 18 urtez beherakoen ezkontza debekatzen... [+]
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, uda honetan etxera itzuli dira Emilio Martinez de Marigorta eta Felix Manzanos Cabo Berdetik eta Iñaki Rodriguez Kubatik. Oraindik, baina, beste bost deportatu eta 24 erbesteratu politiko daude Euskal Herritik kanpo.
Esperimentua egin dute: kalean aurkitzen joan diren gizonei proposatu diete argazki batean agertzea belarria lorez apainduta. Ez da beste munduko ezer, eta hala ere irainduta sentitu da gizon bat baino gehiago, hain da ahula batzuen maskulinitatea.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu du bigarren aldia dela gizon berak haien aurka egiten duela. Oraingoan esan die lokala erreko duela eta "komunista zikinak" eta "maritxuak" direla.
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]