Luhuson eginen dute aurtengo lehen libertimendua igande honetan. Ondotik, Amikuzeko, Garaziko, Irisarriko eta Esnazuko gazteek ere dute hitzordu hori biziaraziko. Iruñean ere errepikatuko dute hitzordua aurten ere.
Otsailean sartu gara eta iritsi zaigu Libertimenduaren aroa. Azken hilabeteetan ikusgarria sortzen, lantzen eta errepikatzen aritu ondoan, Luhusoko plazara aterako dira otsailaren 9an inguruko gazteak. Zerrenda luzeño baten hastapena, ondotik etorriko direlako beste batzuk: Amikuzen otsailaren 16an, Garazin otsailaren 23an, Irisarrin otsailaren 29an eta Esnazun martxoaren 1ean.
Dantza, herri antzerkia eta bertsoaren bidez, libertitzeko eguna izaten da Libertimendua. Mugarik gabeko kritikak botaz, botere harremanak iraultzeko xedez dabil Libertimendua.
Aurten ere egingo dute Libertimendua Iruñea hirian. Iaz egin zuten lehen adikoz eta partehartzaileek gozamen handia harturik eta ikusleen plazera ere sorturik, errepikatzea erabaki dute. Hitzordua otsailaren 23an dute finkaturik.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
2024ko urrian Arrosa Elgenian Antton Lukuk eskainitako hitzaldia duzue honakoa, libertimenduen inguruan.
Nehoiz baino negu epelagoa izanik ere, ihauteek udaberriari dei eginen diote. Ihauterietako asteburu gotorrena heldu da. Irisarrin Donibane Garazin, Donostiako Añorga auzoan edota Iruñean libertimenduak izanen dira, Irurin maskaradak eta Lapurdiko hamaika herritan... [+]
Iruñeko inauteri euskalduna berriz ospatu da Alde Zaharrean. Zaldikon suziria bota ondoren karrikaz karrika ibili ziren eta, bukaeran, Santa Ana Plazan koko xuriek, koko beltzek, bertsolariek eta musikariek urteko gertakizunen laburpen ironiko eta barregarria egin zuten. ... [+]
Hazparne eta auzo herrietako zirtzilek umorez jorratu dituzte hainbat gai: herrriko obrak eta munduko pilota txapelketa, besteak beste. Emanaldian Haira Aizpurua eta Ramuntxo Christy bertsolariek abestu dute.
Beñat Durruty Kanaldudeko laguntzaileak egidako... [+]
Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta... [+]
2022ko martxoan Baigorriko gazteek eginiko Libertimenduaren laburpena egin du Kanaldudek bideo honetan. Arrola taldeko dantzariek eta Patxi Iriart eta Mizel Mateo bertsolariek hartu zuten parte emanaldian, besteak beste.
Hazparneko libertimenduak herriko eta inguruetako dantzari, zirtzil, musikari, joaldun eta bertsolariak berriro bildu ditu eta hilabeteetako lanaren ostean, ikuskizuna eskaini diote jendeari. Eguraldia lagun, giro gozoan egin ziren dantzak, bertsoak eta antzerkia... [+]
Baigurako libertimenduek ireki dute 2022ko Baxe Nafarroko inauterien garaia. Aurten zortzi herrietako gazteak bildu dira dantzen eta zirtzilen jokoa prestatzeko: Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri, Suhuskune Makea, Lekorne eta Luhoso. Landutako gaien artean izan dira... [+]
Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimendua" itxuratzen eta otsailaren 26an plazaratuko dute. Nafarroa Behereko libertimenduak oinarri hartuta, dantza, antzerkia eta bertso bidez jorratuko dituzte umorez egungo gaiak. Lau dantza sortu dituzte... [+]
Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]
Otsailaren 6an Bidarraiko plaza hartu ostean, Donapaleun ospatuko da igande honetan Amikuzeko Libertimendua.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza,... [+]
Kitzikatzank, Iruski eta Burgaintzi elkarteek antolaturik, usaiako libertimendu arrakastatsuak egin ziren Amikuzen. Luhuso-Makea-Lekorneko gazteek filmatu ikusgarriaren laburpen bat proposatzen dauku Martta Irigoien amikuztarrak.
Urtero bezala, Garazi eskualdeko gazteak elkartu ziren 2020ko otsailean Donibane Garaziko merkatu estalian, usaiako libertimenduen emaiteko. Publiko jendetsu baten aitzinean pasatu ziren dantzari, zirtzil eta bertsolariak.
Amikuzeko zirtzilek filmatu eta Kanaldudek eginiko... [+]