‘Askatasunaren aldeko martxa’ eginen dute Iruñean, faxismoa izaten ari den gorakadaren aurrean

  • Martxa bat eginen dute otsailaren 23an Iruñean: "Askatasunaren aldeko martxa". Faxismoa izaten ari den gorakadak kezkatuta urratsa aurrera egin eta protestara ateratzeko deia da egin dutena zenbait gizarte eragilek. Hauxe agerraldian irakurritako mezua:

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 04an - 13:47
"Otsailaren 23an, 17:30etan Iruñeko Udaletxe Plazatik abiatuko den 'Askatasunaren aldeko martxan' parte hartzeko gonbita luzatzen diogu nafar jendarteari". (Argazkia: Euskalerria Irratia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gure askatasuna edo eskubideak mugatu eta sozialki baztertu gaitzakeen ezein politika sexista, matxista eta misogino borrokatuko dugun emakumeak gara. Lurralde hau maitatzen ikasi dugun pertsona migranteak, Nafarroa aske, justu, multikultural eta solidarioa eraikitzea dugu helburu, hemen topatu garen jendearekin batera. Gure ametsak errealitate bilakatu nahi ditugun gazteak, hezkuntzaren merkantilizazioaren, prekarietatearen eta etorkizun ezaren aurrean amore ematen ez dugunak. Gizatasunik gabeko eta gutxiengo baten interesen mesedetara gero eta subordinatuago dagoen giza baliabide huts izateari uko egiten diogun langileak.

Gozatzen ditugun askatasun demokratiko eta eskubide sozialak ez dizkigu inork oparitu. Gure lan eta borrokaren ondorio, dira bai eta gure aurreko belaunaldiena ere. Ez dugu inongo murrizketarik onartuko. Horregatik osasun arloko, hezkuntzako, arreta sozialeko, kulturako, pentsioen eta beste horrenbeste zerbitzu publikoen pribatizazioaren edo degradazioaren saiakera guztiek parez pare izanen gaituzte. Gure askatasun eta eskubideak ez daude salgai. Gure indar guztiekin defendatuko ditugu, hala nola egun enpresa eraikitzaile handien interesen mende, nekazaritza eta abeltzaintza politika antiekologikoen ondorioz, ustiatua eta erasotua den gure ama lurra.

Gure herrialdea, Nafarroa, erabat libre eta burujabea izatea nahi dugu. Inork ez ditzala guri dagozkigun erabakiak hartu, orain arte Bruselak eta Madrilek egiten duten moduan. Gure eskubideak onartuak izan behar dira eta gure lege eta hitzarmenak errespetatuak. Adin nagusiko pertsonak gara eta gure etorkizuna idatzi nahi dugu... bai eta gure iragana ere. Azken hamarkadetan erailak, desagertaraziak, errepresaliatuak izan diren pertsonek egia, justizia eta erreparazioa merezi dute. Egun bilatzen den “concordia”, frankismo garaiko kunetetako bakea ekartzen digu gogora.

Gure askatasunak irmoki defendatuko ditugu. Azken urteetako murrizketa guztien aurrean altxatzen gara (Mordaza Legea, Kode Penala, espetxe politika...), bai eta agertu daitezkeenen aurrean ere. Adierazpen askatasuna erasotua izaten ari da eta askatasun sexualak irainak, iseka eta jazarpena pairatzen ari ditu ere. Bestalde autoritarismoa, militarismoa, xenofobia, homofobia eta bazterkeria soziala sustatzen dira. Baina gure asmoa ez da eraso hauen aurrean erresistentzian iltzatutako jokabidea izatea, aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Abiatutako aldaketa sakontzea dugu helburu. Defentsarik onena aurrera urratsak ematen jarraitzea delako.

Egun bizi dugun loratze frankista eta faxista ez da zerutik erori eta ez zen Andaluzian ospatutako hauteskundeetan jaio. Atzoko eta gaurko aldagai zehatzetan du jatorria. Iraganean bere horretan mantendu ziren esparru ekonomiko, politiko, instituzional eta sozialetan habia egin zuen frankismoak, egun erreproduzitu dena. Gaur egun Estatu espainiarrak bizi duen krisialdi ekonomiko, instituzional eta politikoari loturik, botere faktikoek eman nahi dioten aterabide neoliberal eta autoritarioak zer ikusi handia du ere.

Baina zabaldu nahi duten gorroto, beldur, autoritarismo eta erreakzioaren aurrean gure erantzuna bereziki modu positiboan planteatu beharrean gaude. Askatasuna, demokrazia, elkartasuna eta justizia soziala defendatuz alegia. Hori egin asmoz hitzordua dugu otsailaren 23an. 17:30etan Iruñeko Udaletxe Plazatik abiatuko den “Askatasunaren aldeko martxan” parte hartzeko gonbita luzatzen diogu nafar jendarteari.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


EH Bilduk manifestazio antifaxista egingo du azaroaren 22an Bilbon

Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.


2025-05-21 | Irutxuloko Hitza
Deialdi antifaxista egin dute Donostiako Altzan, ostiralerako

Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]


2025-05-06 | Antxeta Irratia
Irungo Lakaxita gaztetxeak pintaketa faxistak salatu ditu berriz

Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


Eguneraketa berriak daude