Artur Masek multinazionalekin dituen loturek desobedientziaren agertokia zailtzen dute

Artikulu hau CC BY-NC-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2014ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Abuztuaren erdialdetik, desobedientzia hitza Kataluniak bizi duen prozesu subiranistaren eztabaidaren erdian dago. Espainiako gobernuak independentzia nahi dugun ala ez erabakitzeko bozka eskubidearen aurkako jarrerari eusten badio, bozkatzea posible egiteko marko legal espainiarra desobeditzeko unea iritsiko da. Irailaren 11ko V jendetsuaren ostean, kontsultaren aldeko alderdi guztien ordezkariek adierazi zuten, beharrezkoa bada, desobedientziaren alde daudela, nahiz eta CUP-AE-k baino ez duen jarri egitura osoa kanpaina honen zerbitzura Konstituzio Auzitegiaren betoa iritsi denean.

Ez estatu espainiarra, ez Mariano Rajoy; azaroaren 9an boto kutxak jartzeko Artur Masek daukan traba nagusia bankarekin eta multinazional handiekin dauzkan loturak dira. Uztailaren 20an Generalitateko Palauan Hiru Aldeko Batzordeko (Trilateral Comission ingelesez) ordezkari espainiarren buruzagitzarekin egindako bilera diskretuan, Generalitateko presidenteak ziurtatu zuen ez dagoela prest, inondik inora, “legalitatearen gainetik pasatzeko” azaroaren 9ko kontsulta egiteko. Hitz horiek eskuak eta hankak lotzen dizkiote, batez ere kontutan hartuta zeintzuk ziren entzuten ari zirenak, non eta gerora, kontsultaren deialdi dekretua sinatu zuten lekuan bertan.

Hiru Aldeko Batzordea delakoa AEB, Europa eta Japoniako multinazionaletako eta banku erakundetako eragin handiko 390 ordezkarik osatzen dute, eta Bilderberg Klubarekin batera, itzalean dagoen mundu mailako botere gisa hartzen da. Bi ordu eta erdiko bilera izan zen –oso oihartzun txikia izan zuen La Vanguardiako kronikan Manel Pérez kazetariak idatzi zuenez–.

Janari onez betetako mahai-inguruan, ondorengoak eseri ziren: Antonio Garrigues Walker, Garrigues abokatu bufeteko kidea; Alfonso Cortina, Repsoleko presidente ohia eta hainbat multinazionaletako kontseilaria; Pedro Miguel Echenique, fisikaria eta Carlos Garaikoetxearen Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia; Ignacio Polanco, Prisa taldeko presidentea; Esther Giménez-Salinas, Ramon Llull Unibertsitateko errektore ohia eta Santander Bankuko kontseilaria; Emilio Ybarra BBVAko presidente ohia, Ferran Rodés, Ara egunkariko enpresa editoreko presidentea eta Acciona eraikuntza enpresako presidentea. Oligarkia kataluniar eta espainiarreko zortzi buruzagi hauek Masen hitzak eraman zituzten abuztuan Hiru Aldeko Batzordeak egin zuen batzarrera, Jean-Claude Trichet eta David Rockefeller buru. Azken hau, bere 99 urteekin, indar global neoliberal honen ohorezko presidentea da.

Hiru Aldeko Batzordeak eta Bilderberg Klubak Europar Batasuneko aldagai makroekonomikoak dantzan jartzeko ahalmena daukate. Nahieran Italia edo Greziako presidenteak alda ditzakete, hauteskunderik egin gabe. Eta Masek ongi daki hori. Eskoziako erreferendumaren emaitzen balorazio prentsaurrekoan, The Economisteko kazetari batek presidente kataluniarrari galdetu zion ea kontsulta Europar Batasunarekin pultsua zen, eta Masek, dudarik egin gabe erantzun zuen: “Ez, prozesua bultzatzen dugunon gehiengo handi batek Europan, euroan eta NATOn jarraitu nahi dugu”. Beraz, oso zaila da Espainian desobendientzia praktikan jartzea Artur Masen eskutik, batez ere ekonomia globaleko bere lagunek jarriko lituzketen trabengatik. Baina baita ere, barrura begira izango lituzkeen zailtasunengatik, Mossoen kupularekin eta UDCrekin, federazio eta gobernu sozioa. President-aren aliantza bakarra agertoki hipotetiko honetan, kalean mobilizatutako jendea litzateke.

La Directa hedabide kataluniarrean Jesus Rodriguezek argitaratu duen Lligams d'Artur Mas amb multinacionals obstaculitzen l'escenari de desobediència artikuluaren euskaratzea Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude