ARGIAn praktikak egin nahi zenituzke?

  • ARGIAko lantaldean kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, urtarrilaren 19an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu. Izen-emate epea urtarrilaren 17a arte egongo da irekita.


2023ko urtarrilaren 11n - 10:08
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irailaren 19an (osteguna) egingo dugu azterketa, goizeko 11:00etan, ondoko lekuetan:

ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabiloian.

EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 25. ikasgelan.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa, urtarrilaren 17a orduko. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikak gauzatzeko hiru sasoi daude aukeran:

2023ko otsailaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra.

2023ko ekainaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra.

2023ko urriaren 1etik 2024ko urtarrilaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da. Sare sozialak kudeatzen eta Interneterako zein papererako idazten aritzea izango dira eginbeharrak.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.


Irakurri gehiago: ARGIA Komunikazioa Euskal Herria
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.