Arafat pozoituta hil zutela diote gorpuaren azterketaren lehen frogek


2013ko urriaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Arafat 2003ko argazki batean (arg: AFP).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2012an buruzagi palestinarraren gorpua hobitik atera zuten, Lausanako (Suitza) laborategi batek berriz ere aztertu zezan. Al Jazeera telebista kateak egindako ikerketa batek bultzatu zuen bigarren azterketa hori, Arafaten arropetan eta objektu pertsonaletan ezohiko polonio kopurua antzeman zutela argitaratu ostean.

Laster argitaratzekoak dira Suitzan egiten ari diren analisi horien emaitzak eta nazioarteko hedabideak zain dauden honetan, The Lancetek azterketaren lehen emaitzei buruzko artikuluak baieztatu egin du pozoituta hil zela dioen hipotesia.

Arafaten 75 lagin aztertu dituztela diote adituek eta beraien arabera, pozoiduraren “posibilitatea” ziurtatzen dute. Lagin horiek denbora asko gordeta zeramatela ere esaten dute (zortzi urte inguru) eta horrek ondorio zehatzagoak ateratzea zailtzen duela.

Lausanako ikertzaileen behin betiko emaitzak “laster” argitaratuko dira Al Jazeeraren arabera.


Eguneraketa berriak daude