Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiaren egitasmoa arbuiatu du

  • Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiak kaltetuko dituen bizilagunekin bat egin du, eta egitasmoa gelditzeko exijitu du. Beharrezkoa ez den azpiegitura dela salatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 05an - 09:24
Pertsona eta talde ugari azaldu dira Barrongo urtegiaren proiektuaren aurka (Arg.: Arabako Alea).

Arabako Kontzejuen Elkarteak asanblada orokorra egin zuen larunbatean, eta Barrongo urtegiaren kontra sortu den plataformaren aldarrikapenak babestea erabaki dute bertan bildutakoek. Urtegiaren inguruan parte hartze prozesua martxan jartzeko eskatu dute, eta bitartean egitasmoa gelditzeko.

Barrongo urtegiak kaltetuko dituen nekazarien eta bizilagunen izenean Guineako kontzejuko lehendakari Maite Cruzek batzarran azaldu zuen zergatik sortu den Barrongo urtegiaren kontrako plataforma. Beharrezkoa eta bideragarria ez den obra dela berretsi zuen, eta nabarmendu zuen egitasmoak ez diola erantzuten egungo Añanako errealitateari. Duela hogei urte martxan jarritako makroproiektua zaharkitua dagoela azpimarratzeaz gainera, Cruzek salatu zuen dirua xahutu nahi dutela beharrezkoa ez den azpiegitura egiteko, bitartean kaltetutako herrietan oinarrizko zerbitzuak falta direnean. Halaber, informazio falta handia dagoela esan zuen, eta ondorioz susmo txarrak zabaldu direla obraren benetako helburuaren inguruan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barrongo urtegia
2017-05-30 | Arabako Alea
Eragin handiak izango ditu Barrongo urtegiaren obrak ondare arkeologikoan

Laurogeitik gora errota, zubi, aztarnategi, ermita, gaztelu, bide eta antzinako herrixka harrapatuko ditu Barrongo urtegiak. 431.645 euroko inbertsioa kalkulatu dute ondare arkeologikoan izango dituen kalteak txikiagotzeko.


2016-10-11 | Arabako Alea
Barrongo urtegiaren kontra bildu dira Arabako Diputazioaren aurrean

Añana Kuadrillako bizilagunek Gasteizko kaleetara eraman dute Barronen egin nahi duten urtegiaren kontrako protesta, eta Diputazioaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Batzar Nagusiaren osoko bilkura zegoela baliatu nahi izan dute urtegiaren egitasmoaren salaketa... [+]


Barróngo urtegia
Egungo beharretara egokitu gabeko azpiegitura

Añanako Kuadrillaren ureztatze planak eztabaida eragin du Araban. Espainiako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak bultzaturiko egitasmoak hainbat putzu eraikitzea aurreikusten du; Barróngo urtegia litzateke proiektuaren azpiegitura nagusia. 1999an diseinaturiko... [+]


2016-05-24 | Arabako Alea
Alderdiak deitu dituzte ekainaren 7an Barrongo urtegiari buruz hitz egiteko

Arabako Kongresurako zerrendaburu guztiak bildu nahi ditu Barrongo urtegiaren kontrako plataformak mahai-inguru batean urtegiari buruz hitz egiteko. 


2016-02-18 | Arabako Alea
Barrongo urtegiaren obra gelditzeko mozioa atzera bota dute Arabako Batzar Nagusiek

Arabako Batzar Nagusiek atzera bota dute asteazkenean Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatzen zuen mozioa. EH Bildu, Podemos eta Irabazi biltzarkide taldeek defendatu dituzte Barrongo Urtegiari Ez plataformaren eskaerak.


Eguneraketa berriak daude