2018ko uztailaren 27an - 00:00
Rocka puntua! Alberto Irazu. Pamiela (2017). 240 orrialde.

Saiogileak idatzi duenez “bi gauza gertatu behar ziren historia hau kontatu ahal izateko: batetik, euskararen espazio natural baten modernizazioa eta sekulartzea; bestetik, erdararen espazio baten euskaratzea”. Liburuaren funtsa barnebiltzen duen esaldia duzu. Rocka eta bertsolaritza uztartzen dituen saiakera oparo honek uste asko apurtzen duelakoan nago.

Liburua irakurrita bi irakurle mota interesatuta begitantzen zaizkit: liburuaren historia hasten den unean munduan ginenok eta, 1990eko hamarkadan munduratuak, euskal rocka eta bertsolaritza uztartuta modu naturalean bizi izan dutenak.

Lehendabizikook, rockero zaharrok, hauxe pentsa dezakegu: “Hara, egia, komeni da memoria freskatzea, irudi baitu orain dela mende erditik gaurrera bizitako eraldaketa modu naturalean eman dela”. Bai zera! Ustekabeko ederrek osatzen dute liburua. Bigarrenek, rocka eta bertsoa modu naturalean bizi dutenek, rockero zaharren garaiak bizi gabe, euren aurreko belaunaldien transformazioa endelegatu dezakete gure historiaren kronika eta saio apart honi esker.

Elemenia da liburuan agertzen diren pertsonak, hitzen, musikaren eta kantuaren protagonistak diren aldetik “pertsonaiak” ere badirenak. Ordea, pertsona bakarra ekarriko dut hona: Nemesio Etxaniz apaiza. Apaiza, bai! “1951ean atzerriko doinuetan euskarazko hitzak sartzea eta aire arrotz horiekin kantak egitea proposatu zuena”.

Rocka eta bertsoa modu naturalean jasotako gazte horiek, jakin ezazue “inoiz izandako apaiz sinkronizatuaren jarraitzaileak” zaretela. Ez zuek bakarrik, guk ere, iragan mende erdian jaiotakook –rock, pop, funk, ska, blues, heavy edota rap doinuetan eboluzionatu dugunok, bertsoak zortziko handian eta txikian edota puntuka abesten zirela ikasi dugunok– bizitza continuum bat dela berretsi dugu Rocka puntua! irakurrita.

Ezin toki izenik aipatu gabe utzi, adibiderako hauxe: Andoaingo Gaztetxea. Okupazioa. Euskaldunok bertsolarien hitzaren eta rockeroen erritmoaren inguruan mugitzen bagara egun, belaunaldiz belaunaldi garatu den transmisioari eta espazio berrien okupazioari esker da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2018
Pobrezia 'trendy' bihurtu nahian

Zu zer zara, langile klasekoa? Prekarioa? Klase ertainekoa? Ertain-baxukoa agian? Gure baliabide ekonomikoak mailakatzeko erabiltzen diren kontzeptu horiek hedabide nagusietan agertzen dira oraindik tarteka, baina azken boladan sailkapen horien gainetik beste fenomeno batzuk... [+]


AHT: Amaiera gabeko trenbidea

Agintariek herritarrei “etorkizunaren” izenean hitz emandako Abiadura Handiko Trenbide sarearen hiru laurden amaitu gabe dago, lehen proiektuak hasi eta ia hiru hamarkada ondoren. Oraindik urteak beharko dituzte zati gehienak amaitzeko eta batzuk seguruenik ez dira... [+]


Langile borroka
Erresistentzia kutxan (derrigor) sartu beharreko bost gauza

Diru-ekarpenez, funtsez eta sosez harago, beste oinarrizko osagai batzuk ere behar dira sartu zorroan, greba baten bidaia luzerako prestatzeko.


Zer egingo dugu erasotzailearekin?

Eman dezagun zigor sistema ez zaigula baliagarria iruditzen, kartzelarik ez dugula nahi. Orduan, zein da alternatiba? Zer egingo dugu eraso matxista egin duen horrekin? Mugimendu feministek askoz gehiago landu dute erasoa jasan duenaren gaia, erasotzaileaz gutxiago gogoetatu da... [+]


Eguneraketa berriak daude