Anna Campbell Gune Askea sortu dute Bilbon

  • Sarean zabaldu duten ohar baten bidez eman dute Bilbo Zaharrean egindako okupazioaren berri. Turistifikazioan oinarritutako hiri ereduaren aurka erabaki dute lokala okupatzea. Anna Campbell, 2018an hil zuten borrokalari kurduaren omenez jarri diote izena gune berriari.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 29an - 12:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ohar bidez eman dute Bilboko hainbat eragilek okupazioaren berri: Anna Campbell Gune Askea jaio da Bilboko ibaiertzean. Oharrean adierazi dutenez, azken urteetan Bilbo jasaten ari den turistifikazio eta gentrifikazio prozesuen eta agintariak bultzatzen ari diren hiri eredu neoliberal eta prekarioari aurre egiteko okupatu dute gune hau.

Auzolanerako deia egin dute, egunero eguerdiko 12etatik arratsaldeko 6etara bitartean. Jarraian irakur daiteke oharra osorik:

Bilbiko kaian jaio berri den Anna Campell Gune Askearen asanbladak bidalitako oharra atxikitzen dugu osotasunean:

 

 

 

 

 

 

” Bilbon, 2019. Turistifikazioa helburu duen hiri-prozesuaren bizi dugu bete-betean. Zerbitzu-hiri honek, lan prekarioan, zabor lanan oinarritzen du bere garapena; auzokide txiroenak kanpoalderantz mugitzera behartzen ditu; kultura merkantilizatu egiten du ikuskizun ergela bihurtu arte. Guzti honi ere, auzoen gentrifikazioa deitzen diogu.

Beste hiri batzuetan gertatu dena ikusita daukagu eta beraz, ondorio kaltegarrien jakitun gara. Turistifikazioa gentrifikazioari doa lotuta, nahi ta ez. Ta ezin gara albo batera begira egon.

Botereak proiektu herrikoiak zorrotz ikuskatzen dituen bitartean, Last Tour (kultur-ustelaren aitzindari) bezalako enpresek eroso dabiltza espazio publikoak erabiltzen BBK laif eta Emtibi wik moduko ekimen arranditsuak antolatzeko.

Berriro ere, Bizkaiko Hirukote Boteretsua ikusten dugu: botere ekonomikoa (Last Tour-BBK) , politikoa (EAJ) eta mediatikoa (ElCorreo) negozioan bat eginda.

Udaletxearen itxurikeria ere ikusten dugu, borroka sozialak eta euskal kultura berreskuratuz eta eurekin komertziatuz, eduki politikoa guztiz ezabatuz (Bilbao Pride, Santo Tomas, Basque Fest…).

Honen guztiaren aurrean, okupazioa aukeratzen dugu tresnatzat, guneak berreskuratzeko, herritik herriarentzat, kulturaren, artearen eta bizitzaren merkantilizaziotik ihesi. Beste moduko harreman parekideak eta zuzenak eraiki ahal izateko.

Okupazio hau aldarrikapen ekintza sinboliko bat baino gehiago izatea nahi dugu, hau da, hiriko langile klaseentzat borroka tresna bat bilakatzea eta herri-kolektiboentzat topagune izatea.

2019Ko udan, Bilbiko Kaian

Anna Campbell Gune Askea.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude