Android sistema eragilea kode itxiko software multinazionalen jomugan

  • Microsoft, Nokia eta sektoreko beste hainbat enpresek osatzen duten FairSearch lobbyak jabetza askeko softwarearen zabalkundea mugatzeko eskatu dio Europako Batzordeari. Haien hitzetan, doako softwareak lehia askeari eragiten dio.


2013ko abuztuaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Fran Andrades kazetariak Eldiario.es-en azaltzen duenez, gaur arte FairSearch enpresa multzoak Google izan du jomugan: Europar Batasuna presionatuz, bilatzaile erabilienaren algoritmoak aldarazi nahi izan dituzte, enpresa lehiakideak kokapen hobea lor dezaten.

Oraingoan ostera, Google-k kudeatzen duen Android sistema eragilea hartu dute aitzakiatzat software librearen aurka oldartzeko. FairSearchen arabera, Android erabiltzen duten tresna guztietan Google-en bilatzailea lehenesten da eta horrek lehia askea mugatzen du. Haatik, kode irekiko sistema denez, Google-ekin dituen lotura guztiak ezabatzeko aukera ere badago.

Aipatu lobbyaren mugimenduei erantzunez, Europako Software Askearen Elkarteak (FSFE) gutun irekia bidali dio Europako Batzordeari. FairSearch-ek proposatzen duen “negozio-eredu murriztaileari” aurre egin behar zaiola aldarrikatu dute gutunean.

Karsten Gerloff elkarteko presidenteak software askea “gizateriarentzat onuragarria” dela dio. Carlos Piana FSFEko abokatuaren arabera, “patenteen bitartez garaitzerik izan ez dutelako”, software askea erasotzeko bilatzailearen afera erabiltzen du FairSearchek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Android
Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezarri diote nagusikeriaz jokatzeagatik

Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezartzeko erabakia berretsi du, inoiz ezarritako handiena. Arrazoia, bere bilatzailearen eta Chrome nabigatzailearen nagusitasuna sendotzeko Android mugikorren fabrikatzaileei legez kanpoko betebeharrak... [+]


2021-11-02 | Sustatu
Nola euskaratu zure Android telefonoa

Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa.


2017-02-22 | Librezale
Android gailuetarako teklatu euskaldun librea: AnySoft Keyboard

Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak... [+]


2014-10-16 | ARGIA
Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da

Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.


Eguneraketa berriak daude