Amnistiaren aldeko manifestazioa deitu dute ekainaren 24rako Bilbon

  • Ekainaren 24an Bilbon amnistiaren alde manifestatzeko deialdia luzatu du Amnistiaren Alde eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak (ATA). Espetxe eta erbestean dagoen egoeraren aurrean, amnistiaren aldarria Bilboko kaleetara eramateko apostua egin dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 13an - 13:00

"Kartzela disidentzia politikoaren aurkako errepresioaren azkenaurreko eskailera-maila da, Euskal Herriaren alde gehien eman dutenen erailketa selektiboaren aurretik datorren maila, hain zuzen ere", salatu dute, eta espetxea preso politikoak "bahitu gisa erabiliz herria ikaratzen saiatzeko erabiltzen duten instrumentua" dela gogoratu dute.

"Bortizkeri honen guztiaren aurrean, hamarkada luzetan zehar euskal preso politikoek mantendutako jarrera eredugarria herri oso baten indarraren erakusle bihurtu da. Preso politikoek duintasun, ausardi eta elkartasun hitzen benetako zentzua agerian utzi dute etengabean", ziurtatu dute. Erresistentzia jarrera hau izan da, ATAren ustez, "hamarkadetan zehar eta Estatuen etengabeko mehatxuen gainetik belaunaldi berriak borrokara batzen jarraitzeko bultzagarririk handiena".

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua "borroka eta duintasun jarreretan" mantentzetzeko deia egin du eta ekainaren 24an, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik abiatuta, “Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia Osoa!” lemapean manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu du.

Iñaki Bilbao, "duintasunaren eredu"

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak mantentzen duen gose greba ere gogoan izan dute, eta elkartasuna adierazio diote. Gaur 16. eguna beteko du Txikitok gose greban. "Puerto III-ko kartzelak bizi baldintzarik gogor eta murriztaileenak ezarri dizkionean, senide batekin eta lau hurkorekin inolako komunikaziorik mantentzea debekatu dionean, gehien estutzen ari zaizkionean bere printzipioei uko egin diezaien eta menderatzeari men egin diezaion, Txikitok borrokaldi gogorrari ekin dio Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa aldarrikatzeko. Txikitok erakusten du, horrela, orain arte kartzelan 33 urte pasatzea kostatu zaion borroka berean murgilduta jarraitzen duela".

Manifestazioari emdako atxikimenduen zerrenda plazaratu dute.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude