Alemaniak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu du

  • Alemaniako Gobernuak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu zien herritarrei asteartean, nabigatzailean errore bat aurkitu ondoren. Microsoftek adierazi du crackerrak nabigatzaileren segurtasun sistema erasotzen saiatzen ari direla, baina sortutako arazoak txikiak direla.


2012ko irailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Dena den, Microsoftek baieztatu du erasotzaileek nabigatzailearen akats hau baliatu dezaketela eta ondorioz webgune arriskutsu bat bisitatzen duen edonoren PCan sartu eta ordenagailuaren kontrola hartu ahal izango dutela. Konpainiak azpimarratu du ordea, erasoak oso mugatuak izan direla.

Hori dela eta, Alemaniako Gobernuak adierazi du kezkatzeko arrazoia dela. Ondorioz,Internet Explorerren erabiltzaileei fabrikatzaileak segurtasuneko software bat kaleratu arte nabigatzaile alternatibo bat erabiltzeko gomendatu die, Firefox esaterako.

Konpainiak jakinarazi du ordenagailuak crackerren erasoetatik  babesteko software bat kaleratuko duela datozen egunetan. Bezeroek Microsoften web orrialdean izango dute eskura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Firefox
Web libre eta irekiak 30 urte

30 urte bete dira CERN fisikako ikerketa guneak World Wide Web edo webgunez osatutako mundu zabaleko sarea guztion eskura jarri zuenetik. 1993ko apirilaren 30ean webguneak sortu, ostatatu eta bisitatzeko beharrezko softwarea domeinu publikoan jarri zuten, garai berri bati... [+]


Autodefentsa digitala

Telefono mugikorra bilakatu da munduarekin harremanetan jartzeko gure bitartekaria. Behinola deiak egiteko erabiltzen zen aparailuarekin ia denetik egiten dugu orain. Ez da txantxetako kontua: telefono hauek beren jabeen informazio andana gordetzen doaz barnean, izan kontaktuen... [+]


2017-11-29 | Sustatu
Firefox Quantum berria aurkeztu dute: azkarragoa eta arinagoa

Meritua dute Firefoxek eta Mozilla Fundazioak. Meritu itzela. Googlek, Applek eta Microsoftek dominatzen duten munduan, irabazi asmorik gabeko fundazio libre eta independiente batek aurre egiten die Interneteko erraldoiei, Asterixen herrixkak Erromako Inperioari lez... [+]


2017-04-28 | Librezale
Mozilla Firefox, euskal komunitatearen nabigatzaile librea

Web nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software... [+]


Eguneraketa berriak daude