“Alde okupak Gasteizko Alde Zaharretik!” edo nola parodiatu boteretsuak

  • Zaharraz Harro egitarauaren barruan Gasteizko okupazio mugimenduaren aurrean Udalak duen jarrera salatu dute umorez beteriko kalejiran.


2017ko ekainaren 30ean - 13:30
(Argazkia: Dos por Dos)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aste osoan ari dira ospatzen Gasteizko alde zaharrean Zaharraz Harro auzo harrotasun eta autogestionatuaren festa. Hamaika ekitaldi antolatu dituzte horretarako eta horien barruan ostegunean Cuentos de la almendra vs okupas piojosas parodia ikusgarria izan zen.

Kalejira baten bidez, PPNV “alderdiko” kideek hirian ematen ari diren okupazioen inguruko euren ikuspegia eta haiei aurre egiteko “irtenbideak” azaldu zituzten umorea erabiliz; Dos Por Dos-eko lagunen argazkiok erakusten duten moduan:

 

Ostiralean DJak, kontzertuak, te marokoar probak eta solasaldiak izango dituzte, besteak beste, eta larunbatean herri bazkari autogestionatuan bilduko dira auzotarrak.


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.