AEB

Alarma-txirrinak RFKren inguruan


2023ko azaroaren 14an - 10:00
Azken eguneraketa: 08:44

Alarma-txirrinak entzuten hasi dira. Lehen gutxi baziren, Kennedytarren mamua agertu da Estatu Batuetako presidentetza-hauteskundeetarako urtebete eskas falta denean. Duela hilabete Robert “Bobby” Francis Kennedy Jr., Ethel eta Robert “Bob” Francis Kennedy Sr. zenaren semeak, familiaren “betiereko” Alderdi Demokrata utzi eta independente legez presidente-gai bihurtzen zela iragarri zuen. Independente-tasun horri zukua atera asmoz edo, ematen du, gainera, Declare your independence izan daitekeela haren kanpainaren goiburua. 

Inor ez du ezustean harrapatu iragarpenak; aspalditik ari zen RFK bidea egiten, eta zalantza bakarra zen kosta ahala kosta primariorik gabe Biden hautagai izendatzeko hautua egina duen aparatu demokratari desafio egingo ote zion, ala alderdia utziko ote zuen bere hautagaitza aurkezteko. Nahitaezko diru-bilketa, edonola ere, aspalditik abian jarria zuen, eta ez zihoan gaizki. Eta argitu da inkognita. 

Diru-bilketak jada aditzera ematen zuen itxarobide horrek izan du, seguruenera, RFK txertoen aurkako erdi-ero bat bezala irudikatuz barreiatu den karikaturak, batik bat pentsaera liberaleko giroetan. Baina, egia izanik bere ospearen zati handi bat txertoen aurkako militantziari zor diola, esan behar da, halaber, egungo panorama politiko estatubatuarrean aurkitu litekeen egitasmo aurrerakoienetakoa dela RFKrena, batez ere ingurumen-politiketan. Europako ezkertiar eta berde askorekin homologagarria, hein batean. 

Baina ez da hori alarma sutu duena. Entzun dira potoloagoak Bernie Sanders-en ahotik. Inkestak dira RFK arriskutsua izan daitekeela adierazten hasi direnak. Mundu guztiak egia eztabaidaezintzat jotzen du presidente-gai independente batek ezingo duela Etxe Zuriraino heldu. Baina inkestek, batez ere benetan erabakigarriak izan ohi diren bospasei estatuetan, RFKri ehuneko 20tik gorako emaitzak ahalbidetzen dizkiotela ikusteak, sutan jarri ditu kalkulagailu demoskopikoak. 

Nori kalte eta, bidenabar, nori mesede egingo liokeen horrek da kontua. Eta Ross Perot-en aurrekaria hizpide da jada. Hasiera batean, RFKren esparru politikoa “txertoen aurkakoen zoro-mundura” mugatu behar zuela eta, bide batez, Trumpen hauteslerian kalte gehiago egingo zuela Bidenenean baino zeritzoten analisi interesatuek, jabetu behar izan dute beste faktore batzuk ere jokoan sartzen ari direla: Bidenen lidergoaren ahultasuna, Ukraina eta Palestinako gatazkek jendartean erein duten ezinegona eta sumina, abortu-eskubidea, immigrazioa... 

Baita kalamuaren legalizazioa ere. Eta horretaz, lehen eskuko ezaguerarekin hitz egin dezake RFKk. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude