Alarma egoera maiatzaren 10era arte luzatzeko eskatuko dio Sánchezek Espainiako Kongresuari

  • Pedro Sánchezek berriro eskatuko dio Espainiako Kongresuari alarma egoera luzatzeko, oraingo honetan maiatzaren 10era arte. Debatea apirilaren 22an izango da, asteazkena, eldiario.es-ek informatu duenez.


2020ko apirilaren 14an - 21:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako presidenteak jada iragarria zuen hainbat aldiz eskatuko zuela alarma egoera luzatzeko. Gobernuak erabaki beharko duena da konfinamendua zein egoeratan mantentzen duen.

Eldiario.es-en irakur daitekeenez, gobernua planteatzen ari den lehen neurrietako bat haurrei kalera ateratzen eta kirola kanpoan egiteko baimenak izango dira. Asteazkenean bilduko da deskonfinamendua aztertzen ari den batzordea.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude