'Aita Mari' izena jarri diote Libiara jendea erreskatatzera joango den ontziari

  • Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioa eta ProemAid elkarteek Maydayterraneo izeneko proiektua sortu zuten iazko udazkenean Libiako kostaldean, nazioarteko uretan, gerratik eta horroretik ihesi dabiltzan pertsonak erreskatatzeko. Beste ontzi bat izango dute elkarteek lan horretarako, Aita Mari izena jarri dioten arrantzaontzi bat, hain zuzen ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 08an - 10:17
Getariako baxura-arrantzako flotako ontzia izandakoa, 32 metroko luzera ditu eta Pasaiako Kai-Alde ontziolan eraberritu dute jarduera berrirako.

Getariako baxura-arrantzako flotako ontzia izandakoa, 32 metroko luzera ditu eta Pasaiako Kai-Alde ontziolan eraberritu dute jarduera berrirako. Ontziak ospitaleko gaiak eramango ditu erreskatatutako pertsonei beharrezkoa duten tratamendua emateko. Abuzturako Mediterraneo itsasoan egotea aurreikusten duten proiektuaren bultzatzaileek. 

Albiste hau Baleike-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude