Aire kutsatua arnasten dute Hego Euskal Herriko ia biztanle guztiek

  • Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateari buruzko 2011ko txostena (PDF) argitara eman du eta Hego Euskal Herriko biztanle gehienek aire kutsatua arnasten dutela ondorioztatu du. Zonalde kutsatuenak Bilbo eta ingurua dira EAEn eta Iruñerria Nafarroako Foru Erkidegoan.


2012ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Muskizek sufre dioxido maila altuak ditu airean, Petronorrek herrian daukan plantaren eraginez.

Arnasten diren gai kutsagarrien motari erreparatuz gero, Hego Euskal Herrian PM10 eta PM2,5 motako partikulak Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako mailen gainetik daude. Aireko partikulen tamainaren arabera egindako sailkapena da: PM10 partikulak 10 mikrometro baino txikiagoak dira eta arnas aparatuko hodi meheenetaraino irits daitezke. PM2,5 motako partikulak berriz, 2,5 mikrometro baino txikiagoak dira eta arnas aparatutik odolera ere iritsi daitezke daukaten tamaina txikiagatik.

EAEn PM10 eta PM2,5 motako partikulak OMEk gomendatutako mailen gainetik daude ia eskualde guztietan, Arabako lautada, Enkarterriak eta Nerbioi Ibarrean salbu. Bilbo da airearen kutsadurari dagokionez punturik beltzena, jarduera industrialak eta trafiko handiak eraginda. Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñerria eta Tutera agertzen dira aire kutsatuena duten gune gisa.

Mikropartikulez gain, Hego Euskal Herriko airean sufre dioxidoa eta ozono troposferikoa ere aurki daitezke, besteak beste. Sufre dioxidoari erreparatuz gero, Arrasate eta inguruko herriak, Muskiz, Santurtzi eta Abanto dira inguru kutsatuenak, baita Iruñea ere, Landabengo industriguneko emisioen ondorioz. Ozono troposferikoa berriz, kostaldean, Goierrin, Deba garaian, Ibaizabalen, Zangotzan, Tuteran eta Arabako Erriberan agertzen da bereziki.


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude