ARGIA.eus

2020ko apirilaren 08a

Aiaraldea hedabidea babesteko jaia egingo dute Artziniegan

  • Elkartasun jaia prestatu dute Artziniegako elkarteek maiatzaren 12rako.

     

Arabako Alea @ArabakoALEA
2018ko maiatzaren 10a
Herri kirol erakustaldia egingo dute

Artziniegako herritar eta elkarte ugarik Aiaraldea hedabidea babesteko elkartasun jaia antolatu dute. Maiatzaren 12an izango da zita, Artziniegako frontoian. Herritarrek eta elkarteek elkarlanean prestatu dute egitaraua, eta egun osoan zehar bildutako dirua komunikabideari emango diote. Horrez gain, Udalari euskara eta hizkuntzaren normalizazioa lehentasunezkoa izatea eskatuko diote, baita hedabidearen diru-laguntza ahal bezain pronto berrezartzeko konpromisoa ere. Izan ere, hedabidearekin zuen hitzarmena kendu zuen EAJren gobernu taldeak apirileko udalbatzan, aurrekontuen bozketan PPren abstentzioa lortzeko.

Babes dinamika

Udalaren erabakia salatzeko manifestua aurkeztu zuten eremu ezberdinetako herritarrek aste hasieran. Elkarteengan ere eragin du oihartzuna aferak, horren adibide da Aiaraldeari babesa emateko Artziniegan sortutako babes taldea.

Euskararen normalizazioan eta sustapenean duen garrantzitik harago, elkarte eta herritar ugariri egin dio ekarpena komunikabideak sortu zenetik. Horren adierazle da azken asteetan jasotako babes andana. Hori dela eta, elkartasun festa proposatu dute artziniegarrek; Aiaraldea hedabideari babes soziala eta ekonomikoa adierazteko. Adin guztientzako ekintzekin aldarrikatuko dute Artziniegan ere euskaraz bizi nahi dutela; eta horretarako ezinbestekoa dela euskara sustatzeko proiektuak bultzatzea. Modu horretan, baliabide ekonomiko gehiago eskaini behar zaizkiola euskararen normalizazioari nabarmendu nahi dute, eta Aiaraldea hedabidea tresna estrategikoa dela euskararen, elkarteen eta herriaren zabalpenean azpimarratu.

EGITARAUA

11:00 // EUSKARAREN ALTXORRAREN BILA haur eta gurasoentzat ginkana jolasa, Alde Zaharrean.

11:30 // ARTZIKIROL SAIOA Amurrioko eta Artziniegako emakume taldeen partida.

12:30 // TALO TAILERRA Artziniega Museoaren eskutik.

12:30 // HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA Bizindar kirol taldeko kideekin.

13:30 // KANTU-POTEOA Bleibet abesbatzarekin.

14:30 // PARRILLADA-BAZKARIA Otsati elkartearen laguntzaz.

16:00 // DANTZA PLAZA Artziniegako trikiti irakaslearekin.

17:00 // DISKOTXANTXA haurren ikuskizuna.

18:00 // TXOKOLATE JANA Hiriska emakume taldearekin.

18:30 // TRAKAMATRAKA musika-show tailerra, Artziniegako Rock Elkartearen eskutik.

19:00 // BERTSOPOTEOA Izar Mendiguren eta Manex Agirrerekin, Aiaraldeko Bertso Eskolaren izenean.

20:00 // KONTZERTUA Barau taldearekin.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Aiaraldea Komunikazio Leihoa  |  Artziniega

Aiaraldea Komunikazio Leihoa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude