Abian da Mastodon.eus

  • Mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.


2018ko azaroaren 19an - 10:00
Argazkia: mastodon.eus

Mastodon web protokolo ireki eta libreak darabiltzan gizarte sare bat da eta E-posta sarea bezala deszentralizatua da. Mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko helburuarekin jaio da.

Azkue Fundazioa, PuntuEUS fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting eragileek elkarlanean sortu dute, denboran iraun eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin alderatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.

Erabiltzaile bakoitzak argitaratu ditzazkeen mezuei toot esaten zaie eta mezu bakoitzak gehienez 500 karaktereko edukiera du. Twitter-eko birtxioen baliokideak diren bultzadak emateko aukera ere bada, beste erabiltzaileen toot-ak norbere denbora-lerroan konpartitzeko erabiltzen direlarik.

186 erabiltzailek eman dute izena eta 824 mezu argitaratu dira dagoeneko Mastodon.eus domeinuan. Proiektua datorren asteazkenean aurkeztuko dute Bilbon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mastodon
Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


"Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da"

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


Mastodonek uko egin die Silicon Valleyko inbertsioei, proiektuaren independentzia babesteko

Eugen Rochko, Mastodon software libreko mikroblogintza proiektuaren sortzaileak ezezkoa eman die Silicon Valleyko arrisku-kapitaleko funtsen inbertsio eskaintzei. Bestalde, Mask Network enpresak hiru Mastodon instantzia handi erosi izanak ere zeresana eman du, eta mastodon.eusek... [+]


Eguneraketa berriak daude