Abaraska taldearen eskaera: kolaboratu Fedibertso euskalduna osatzen

  • Abaraska taldeak Fedibertsoa delako federazio/zerbitzu libre irekien sarean mantentzen dituen euskarazko zerbitzuen errepaso bat egin du publikoki asteburuan. Taldeak bere jardunari nola lagundu diezaiokegun ere azaldu du. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 27an - 06:05

Fedibertsoko lau euskal instantzia mantentzen ditu Abaraskak une honetam:

Horiei eusten, beraz, Abaraska taldea dago. Eta nor dira? Hemen azalduta. Eta zenbat dira darabilte, zer egteko? Hona 2022ko urte amaierako memoria, diru-sarrerak eta abarrak, gardentasun osoz. 

Kontu horietan laguntzeko, babesletza eskatu dute. Harpidetza egiteko edo babesle bihurtzeko galdetegi hau bete behar da. Beraien azalpena laguntza eskatzeko: "Soft librea doan lor daiteke, baina bere garapena indartzeko donazioak egitea ere kultura honen parte da. Gainera, gauza bat da softwarea eta bestea zerbitzua. Zerbitzari bat martxan jartzea, eguneraketak... ardura batzuk eta lan bat dakartza horrek. Bigarren hau da Abaraska."

Motibazioak detaileak azalduta: "Esan bezala, guk softwareak dohainik eskuratu genituen, eta eguneraketak ere halaxe jasotzen ditugu. Baina kodea hobetu dezaten laguntzeko ardura daukagu. Akatsen berri emateaz gain, diru-ekarpenak egitea logikoa da. Gainera, gure instantzietako erabiltzaileek ere hori egin nahi izatea pentsatzekoa da. Baina nekeza suertatu ahal zaizue transferentzia nori egin, zenbat, nola... erabakitzea."

Mastodoneko euskal instantzietako sare bat da Abaraskaren ekarpen inportante bat. Mantentzen duten bigarren sare soziala Pixelfed da. Hau Urtzi Odriozola informatikariak jarri zuen martxan, bere #astrografia argazkiak Instagram aberasteko erabili nahi ez zituela erabaki zuenean. Spam atazo batzuk ebitatzeko, 

normalean izen emateko aukera itxita izaten dute Pixelfed-en, baina gaur astelehena irailak 25, gaur egun osoan zehar irekita utziko dute. Sortu erabiltzailea nahi baduzu!

(itxita topatzen baduzu, eskatu irekitzeko)

Peertuberi eta Paperjaleri  sareei buruz, esteka hauetan informazio gehixegago:

2023ko jarduna osatzeko nahiko babes ba omen dute, baina apurtxo bat gehiago ez zaie gaizki etorriko. Halaxe adierazi dute gorago aipaturiko mezu-harian:

  • 2022 urtean 15 babesle ginen (Abaraskako kideok barne).
  • 2023an horietako lauk ez dute errepikatu. Baina berriak elkartu zaizkigu, Mastodonen proposatu baitugu horretarako bidea.
  • Dozena bat babesle berri elkartu direnez, aurten (momentuz) 21 aportazio jaso ditugu. ESKERRIK ASKO!!  Lortu dugu 1000€ko saldoaren muga gainditzea!
  • Epe laburrean ez dugu proiektu berririk abiatuko, baina sorpresatxoren bat etorriko da! 

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fedibertsoa
Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Paperjale.eus-en parte hartu eta irabazi 150 euro liburu eta diskotan

Euskal liburuzaleentzat Abaraska taldeak sortutako sare soziala da Paperjale.eus. Abenduaren 1a bitartean liburu baten kritika bat egiten dutenen artean Durangoko Azokako 150 euroko produktu sorta zozketatuko dute.


Euskal Fedibertsoak Metaren Threads aplikazio berria blokeatzea erabaki du

Facebook, Instagram eta Whatsapp-en jabe den Meta multinazionalak Threads izeneko mikroblogintza sare sozial berria aurkeztu du. Oraingoz ez dute erabilgarri jarri Europar Batasunean, aplikazioak egiten duen datu-bilketa izugarriaren ondorioz europar pribatutasun legeekin... [+]


Nola akabatu sare deszentralizatu bat (Fedibertsoa kasu)

2023. urtea. Internet guztia GAFAM inperioaren kontrolpean dago. Guztia? Ez. Herri txiki batzuek zapalkuntzari aurre egiten diotelako. Eta herri horietako batzuk elkartzen hasi dira eta “Fedibertsoa” osatu. Twitter eta Reddit-eko gatazken ondorioz, Fedibertsoa fama... [+]


Eguneraketa berriak daude