950 lagun desagertu dira Mediterraneoan itsasontzia iraulita

  • Libiako iparraldean 950 laguneko itsasontzia urperatu da, inguruan zebilen merkantzia-ontzi bati laguntza eskatzeko ontziaren albo batean jarri eta irauli denean. Lanpedusatik 193 kilometrora jazo da gertakaria. Oraingoz 28 lagun bizirik erreskatatu eta 24 gorpu berreskuratu ditu Italiako itsas poliziak. Bitartean, salbamendu lanek aurrera jarraitzen dute.


2015eko apirilaren 20an - 11:52

Bizirik ateratako lagun batek adierazi du itsasontziak 950 lagun zeramatzala: “Horien artean 40-50 ume eta 200 emakume inguru zeuden. Askok bodegan giltzaperatuta zeuden”.

Gauerdian Libiako iparraldetik 130 bat kilometrora zegoenean eman zuen alarma-deia ontziak. Italiako itsas polizia izan zen deia jaso zuena, baina ontzitik urrun xamar zeudenez, inguruan zegoen King Jacob izeneko merkantzia-ontzi portugaldarrari bertaratzeko eskatu zion. Hura ikustean, ontzi txikiko lagunak ontziaren alde berean jarri ziren laguntza eskatu asmoz, eta orduan irauli zen

Uraren tenperatuta ez da hotza eta erreskate zerbitzuek oraindik bizirik dauden lagunak topatzeko esperantza dute. Era berean, Maltako Gobernuak berreskuratutako gorpuen kargu egiteko prest agertu da.

Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak adierazi du Libiako eta Italiako kostaldeen arteko historiako tragedia handiena bihurtu daitekeela. Hala adierazi du Sami Carlotta bozeramaileak: “Zifra hau konfirmatzen bada, azken egunotan 1.000 etorkin inguruk bizia galdu dute ur hauetan”. Joan den astelehenean 400 lagun zeramatzan beste ontzi bat hondoratu zen.

Europako atzerri ministroek gaur Bruselasen eginen duten bileran gaia jorratuko dute. Matteo Renzi Italiako lehen ministroak horrelako gertakarien aurrean Europar Batasunaren aldetik “gertutasun eta elkartasun sentimendurik” ez egotea salatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude