7Katu gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du

  • Astelehenetik hasita, 'Gure garra hasia da, gure garrasia da' lelopean ospatuko dute gaztetxearen urteurrena. Prestatu dituzten gauzen artean hitzaldiak, mahainguruak, kontzertuak, umeentzako antzerkiak, tailerrak, edota bertso saioa daude. Herri bazkaria izan ezik, dena doakoa izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 21an - 09:16

Egitaraua osoa prest daukate. Lehenengo bi egunetarako hitzaldia eta mahaingurua antolatu dituzte. Asteazkenerako, 18.30ean ‘Ekonomia sozial eraldatzailea’ tailerra antolatu dute. Ostegunean, berriz, 20.30ean hasiko da egitaraua. Lehenengo, Nerea Arriolak eta ‘Ez dok hiru’ taldeak antzerkiak eskainiko dute. 23.00etatik aurrera Magaz In Fernu DJak girotuko du gaua.

Ostiralean umeen jolasak eta herri jolasak izango dira arratsaldean eta gauean Ke te Kalles, Zarysamba eta Guda Dantza taldeen kontzertuak izango dira. Larunbata festa egunik indartsuena izango da. Euskal Zunbak irekiko du eguna goizeko 13.00etan. Gero, bazkaria eta bazkaloste musikatua egongo da Berinbau taldearen eskutik. Arratsaldean, ‘7katu kantari’ saioa egongo da, eta ondoren Nizuri Tazuneri, Skabidean eta Ziztada & Erlantz Raperurekin girotuko dute gaua gaueko 21.30tik aurrera.

Bazkarirako tiketak Errondabide eta Adaxka tabernetan daude salgai 6 eurotan. Beste ekintza guztiak, berriz, doakoak izango dira eta bilbotar guztiak joatera gonbidatuta daude. Bukatzeko, igandean, urteurrenari bukaera emateko, bertsosaioa antolatu dute 19.30ean. Ohiana Bartra, Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariek hartuko dute parte.

Albiste hau Uriola.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude