70 gune baino gehiagorekin, Gasteizko kultur alternatiboaren mapa egin dute

  • “Zenbat dira Gasteizen kultura sortu, kultura sustatzen duten guneak?”, galderari erantzuteko abiatu zuten Orainaldia proiektua. Kultura alternatiboa sortu eta sustatzen duten 70 gune inguru zerrendatu eta story-map batean kokatu dituzte.


2017ko apirilaren 10ean - 12:49
Orainaldian proiektuko kideak. Orainaldian proiektuko kideak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iñaki Landak egin zion bere buruari galdera hori. Zabaldu duten idatzian diote gozotegien, pintxo ederren eta jatetxe eleganteen mapak badirela, baita instituzioek eskaintzen dituzten kultur eskaintzen mapak ere, baina kultur alternatiboaren maparik ez.

“Kontzertuak, zuzeneko emanaldiak, arte erakusketak nonahi egiten zirela ikusten nuen. Agenda leporaino betetzeko aukera eskaintzen digun egitarau ez ofiziala zegoela ikusi eta horri forma ematea erabaki nuen”, azaldu du Landak.

Dagoen eskaintzaren oparotasuna ikusita, pertsona bakarrak mapa guztia egitea ezinezkoa zela ondorioztatu zuen Landak, eta auzolanari ekiteko Orainaldia proiektua sortu zuten.

Mapa egiteko “eskuzabaltasunez eta malgutasunez” jokatzea erabaki zuten, kultura ez delako “matematika”. Kultur ekimenak “antolatu, sustatu eta laguntzen dituzten guneak” sartzea erabaki dute, eta mapan egoteko, guneak leku publikoa izan behar du, besteak beste. Hala, Zuloa, Monstrenka, Errekaleor eta gaztetxea bezalako 70 gune baino gehiago jarri dituzte mapan.

Mapatik haratago

Mapa telefonoentzako app bilakatzeko asmoa dute “kultura agenda” sortzeko. Baina behin proiektuarekin hasita, erabaki dute ez mugatzea story-mapera. Gasteizko gazte sortzaileen istorioak kontatzea erabaki dute, eta dokumentala egiten ari dira.

Hona hemen mapa:


Irakurri gehiago: Kultura Gasteiz Euskal Herria Araba
Kultura kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Lorategiak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.