60.000 pertsona baino gehiago desagerrarazi dituzte Mexikon azken 13 urteetan

  • Mexikoko autoritateek adierazi dute 60.000 lagun baino gehiago desagertu direla 2006an AEBek bultzatako "drogaren aurkako guda" hasi zenetik. Daturik eman gabe urteak egin ostean, gobernuaren ordezkari Alejandro Encinasek aurkeztu ditu kopuruak, nahiz eta aitortu, hainbat estatuk ez dutela informaziorik entregatu oraindik.

Mexikoko desagerketak salatzeko mobilizazio baten artxiboko argazkia.

2020ko urtarrilaren 9an - 08:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1970-80ko hamarkadetan AEBek babestuta Hego eta Ertamerikako guda zikinetan eta diktaduretan desagertutako pertsonen kopurua gainditu du Mexiko egun bizitzen ari den tragediak. Giza eskubideen aldeko ekintzaileek diote desagerketa hauen arduradunak direla bai droga kartelak, baita Mexikoko segurtasun indarrak ere.

60.053 desagertu, hori da Mexikoko Gobernuak emandako datua. Hala ere, prentsaurrean aitortu dutenez, hamar estatu "informazioa entregatzeko prozesuan" daude, beste zortzi "informazioa eguneratzen eta informazio historikoa gainbegiratzen ari dira" eta beste hamahiruk "informazio historikoa gainbegiratzen" diraute.

Orain, beraz, garrantzia berezia dute informazio eguneratua eman ez duten estatuetako desagertuen kopuruek, publiko egin duten kopurua nabarmen handituko baitute, kontutan hartuz adibidez, azken urteetan hilketak asko ugaritu diren Guanajuato eta Morelos estatuek ez dutela informazioa eman.

Lopez Obradorren administrazioak datuak genero eta adin tarteka sailkatuta eman ditu. Adibidez, desagertuen hiru laurden gizonezkoak dira, eta gehienak 15 eta 39 urte bitartekoak. Desagertutako emakumeen artean, herena 10 eta 19 urte artekoa da.

Kezka eragin duen beste datu bat ondorengoa da: azken lau urteetan desagertatu da pertsona gehien, 22.000 baino gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
2025eko otsailaren 12
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

2025eko urtarrilaren 29
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

2024ko urriaren 16
On Ángel!

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!