33.000 lagun desagertu dira hamar urtean Mexikon

  • 2007 eta 2017 urteen arteko datu ofizialen arabera, "aurkitu gabeko" 33.482 lagun daude Mexikon. Alegia, egunean hamar lagun desagertu ziren batez beste. Gazteak dira gehienak.


2017ko irailaren 19an - 11:50
2014ko irailaren 26an eskola normalistako 43 ikasle desagertu ziren, poliziak atxilotu eta gero. Gurasoek salatu dute Estatuak ez duela gertatutakoa argitzeko nahikoa borondaterik agertu. (Arg.: La Tinta)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

La Jornada egunkariak nabarmendu duenez, kasu horien guztien artetik, estatu mailako prokuradoretza eta fiskaltzen esku daude 32.277, eta PGR Errepublikako Prokuradoretza Nagusiaren esku 1.205. Mexikoko Botere Betearazle Federalaren menpe dago PGR erakundea. Duela ia hiru urte Igualan desagertu ziren Ayotzinapako 43 ikasleen kasuak egin zuen ezagun PGR, eman zituen azalpen eta datuak gezurtatu egin zituztelako zenbait erakunde independentek, La Tinta agerkariak nabarmendu duenez. 

Hain justu, Ayotzinapako ikasleen gurasoek salatu dute lau ikerketa-lerro berri ari dela zangotrabatzen Gobernua. Besteren artean, Mexikoko Armadako 27. Infanteria Bataloiko soldaduen kontrako ikerketa abiatzeko eskatu dute gurasoek, 2014ko irailaren 26tik 27rako gauean, ikasleak bahitu zituzten leku ia guztietan zeudelako soldaduak. Gaztelaniazko Wikipediak informazio ugari jaso du Ayotzinapako gatazkaz.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude