31 hildako eta 200 desagertu baino gehiago dagoeneko, Kalifornia iparraldeko sute bortitzetan

  • San Frantzisko inguruetan 45.000 hektarea eta 6.450 etxebizitza erre, eta gutxienez 29 hildako utzi dituen “Camp Fire” sutea izan da gogorrena.


2018ko azaroaren 12an - 12:02
Paradise (Kalifornia) hiriko auzogune bat kiskalita. Argazkia: @washingtonpost

Kalifornia iparraldean ostegunean piztu zen sutea ezin kontrolaturik jarraitzen dute suhiltzaileek. 31 hildako erregistratu dira dagoeneko eta desagerturik jarraitzen duten 228 pertsona ingururen bilaketa lanetan murgildurik dihardute erreskate taldekoek.

Sutea piztearen benetako kausa ez dute argitu oraindik eta egun hauetan izaten ari diren haizeteek suhiltzaileen lana nabarmen zailtzen dute. Suteak kalte larriak eragin ditu, besteak beste, San Frantzisko inguruko Paradise hiria ia erabat kiskalita utzi du.

Suhiltzaileek adierazi dutenez, ez dute baztertzen goi tentsioko lineak erangindako txinparta baten ondorioz sua piztu izanaren hipotesia. Geroztik, airearen kalitate txarra medio, alerta gorrian daude San Frantziskon.

Jerry Brown Kaliforniako gobernadoreak aitortu du, “dagoeneko 300.000 pertsona beren etxeetatik ebakuatu” direla eta horietako askok “zuten guztia galdu” dutela. Kaltetuek laguntza ekonomiko eta psikologikoak jasotzeko, “hondamendi eremua izendatzeko” eskatu dio Brown-ek Donald Trump AEBetako presidenteari.

Trump-ek erantzun du, “basoen kudeaketan urtero milaka milioi dolar xahutu eta kudeaketa txarraren ondorioz dozenaka lagun hiltzen” direla. Egoera horri irtenbiderik eman ezean diru-laguntzak “moztuko” dituela ere iragarri du presidenteak.

 

Los Angelesen “Woolsey” sutea

“Camp Fire” hondamendiaren ostean, Los Angelesen “beste sute bat piztu da. Honakoak 33.600 hektarea eta 177 etxebizitza erre ditu, Malibu, Calabasas eta Thousan Oaks inguruetan gehienbat. Bi hildako erregistratu dira oraingoz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kalifornia
Plastikoak errez erregaia sortu? Minbizia eragiten duen teknika "ekologiko" berria AEBetan

AEBetako Ingurumen Babeserako Agentziak Chevron birfindegiari baimena eman dio plastikoak errez erregaia sortzeko, estrategia ekologistaren eta petrolioarekiko dependentzia txikitzearen izenean. Airea arnasten dutenen artean, ordea, lautik batek minbizia garatuko du,... [+]


AEBek energia ekoizteko "aurkikuntza historikoa" egin dutela diote hedabideek

"Energia garbi, merke eta mugagabea" sortzeko fusioan "mugarri historikoa izango den aurkikuntza" egin dute AEBetan bertako hedabideek jakitera eman dutenez. Astearte arratsaldean emango dituzte xehetasunak, eta ikusteko dago ea eguzkiak energia sortzeko... [+]


Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikus ditzakeela salatu du langile ohi batek

Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]


2018-12-18 | Iñigo Igartua
Aurpegiak ezagutzeko sistema erabili du abeslari batek erasotzaileak zelatatzeko kontzertu batean

Taylor Swift abeslariak ikusleen aurpegiak arakatu zituen kiosko batean ezkutatutako sentsore biometrikoen bitartez, The Rolling Stone aldizkarian irakur daitekeenez.


2018-05-11 | Sustatu
Kalifornian etxe berri guztietan eguzki-panelak ezarri beharko dira

Kaliforniak (AEB) jarraitzen du buruetako bat izaten energia berriztagarrien aldeko politiketan. Bide horretan, Kaliforniako Energia Batzordeak aho batez onartu du 2020. urtetik aurrera eraikiko diren etxe guztiek, derrigor, eguzki-panelak izan beharko dituztela. Batez beste,... [+]


Eguneraketa berriak daude