3.000 errefuxiatu baino gehiago erreskatatu dituzte Siziliako kanalean asteburuan

  • Italia eta Afrika arteko itsasoan 24 erreskate operazio egin dituzte asteburuan. Horietan 3.000 errefuxiatu baino gehiago erreskatatu dituzte, eta Público egunkariaren arabera zenbaki hori haztea espero dute, erreskate gehiago egin baitituzte asteburutik hona.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 21a

Italiako Kostako Guardiak eta hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde hartu dute parte operazioetan, eta jasotako errefuxiatuak Augusta eta Cataniako portuetara heltzen joan dira.

Urtea hasi denetik 15.852 errefuxiatu erreskatatu dituzte inguru horretan, iazko epe berean baino %67 gehiago. Público-k jaso dituen adierazpenen arabera, Italiako Gobernuak aurreikusten du aurten 250.000 pertsona helduko direla Italiara, iaz baino 70.000 gehiago.

Urtebete bete da martxoan Turkiak eta Europako Batasunak errefuxiatuei buruzko ituna sinatu zutenetik. Greziara igarotzen diren errefuxiatuak Turkiara itzultzea adostu zuten, azken herrialde hori segurutzat izendatu baitzuten.

Ordutik asko murriztu da Turkiatik Greziara igarotzen diren pertsonen kopurua. 2015ean 857.363 pertsona igaro ziren, eta 2016an 176.906, %79 gutxiago. Aitzitik, hazi egin da Mediterraneo erdiko igarobidetik iristen diren errefuxiatuen kopurua. 2015ean 155.842 pertsonak erabili zuten ibilbide hori, eta 2016an 181.436k, %16 gehiago.

Manifestazioa Bilbon arrazakeriaren aurkako egunean

Asteartean, hilaren 21an, manifestaziora deitu du SOS Arrazakeriak Bilbon, arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta. “EBk mugak ixteko darabilen politikak, nazioarteko zuzenbidea urratzen duenak, arrazismoa eta xenofobia sendotzen ditu”, adierazi dute zabaldutako oharraren bitartez. Manifestazioa Arriaga plazatik abiatuko da 19:30ean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Errefuxiatu krisi globala  |  Italia

Errefuxiatu krisi globala kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-15 | Irutxuloko Hitza
Donostiako autobus geltokian atzerritarrei pasaportea eskatzen dietela salatu dute

Donostiako Harrera Sareak eta SOS Arrazakeriak salatu dutenez, autobus geltokian pasaportea eskatzen diete atzerritarrei bidaiatzeko. Estatu barruko leku batera nahiz Schengen eremuko beste estatu batera doazenean ere eskatzen diete. Autobus konpainien jokabidea da salatu dutena. “Hemen ez dago halako araudirik; beraz, autobus konpainiek hartutako erabaki bat da», esan du Peio Aierbek, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kideak. 


1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, CEARek salatu duenez

CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Astearte goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu.


Muga baino, helmuga
Azken sei hilabeteetan, 5.500 pertsona artatu ditu Irungo Harrera Sareak. 2.000 gurutze jarri ditu Sortuk Donostiako Kontxa hondartzan, iaz Mediterraneoan itota hil zirenak bezainbeste.

Manifestazioa deitu dute Donostian iganderako "Inor ez da ilegala" lelopean

Manifestazioa deitu dute otsailaren 3rako Donostian "Inor ez da ilegala" lelopean. "Migrazioak ohiko fenomenoa direla jakitun gara, baina 2018an ikusi dugunarekin aurrera begira modu iraunkorrean gure herrietan eragin nabarmena izango duen gertaera dela uste dugu".


2019-01-22
Napolitarrek itsasoan dauden migranteei zuzendutako eskutitzak
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Napoliko herritarrek itsasoan dauden migranteei zuzendutako eskutitzak jaso zituzten Fanpage.it hedabidean. Edukia ikusita, herritarrak jarri zituzten beren mezuak irakurtzen eta emaitza ondorengo bideoa da.

Itzulpena: Eneritz Arzallus


2019-01-13 | Axier Lopez
Artea Herriko Benta
Mugalarien Artea

Erroldak dio 750 lagun bizi direla Bizkaiko Artean, Arratiako paisaia berdez eta erro zaharreko baserri eta dorretxez inguratua. Plaza txikia bezain bizia du. Txoko batean, Mauriziaren irudiaren aurrean, kontu kontari ari dira herriko zaharrenak. Alboko dendan, Xsaqarik diotso arropa konpontzen diharduen emakumeak nebari. Aurrean dute haur aljeriarra, lagun georgiarra txirristatik noiz jaitsiko. Eta tabernan, kide amazigak egindako ogia pasa dio zerbitzari perutarrak sukaldari mexikarrari,... [+]


Burokraziak zenbaki bihurtuta

Ehunka lagun kalean lotan. Gauak bata bestearen atzetik. Hotza eta euria lagun. Gisa horretan asteak pasatzen ari dira Madrilen ehunka migratzaile. Asilo eskaera bideratzeko bere txanda noiz helduko denaren zain. Ume, heldu zein adineko. Egunero Espainiako Poliziak pertsona bakan batzuk baino ez ditu artatzen, gainerakoak kale gorrian utzirik. Burokrazia eta gizatasuna. Konpondu ezinezko bikotea. Irudian: Bi lagun, gauari aurre egiteko prest, plastikopean atertuta.


Ikusezinak

Beren begiradak, bisaiak, eskuak dira ikusezinak. Baina baita beren zauriak, ametsak eta historiak ere. Isilpeko siluetak. Emakume, gizon eta ume tankerako mantak. Begien bistakoaren parte, inork ikusten ez duen horrena.


2018-11-16 | Ainhoa Bretos
European migration policy has been criticised by a "People's Embrace"

The event will take place on May 5th, and the intention is to show solidarity which is often hidden from view. A symbolic gesture will be used to that end: the embrace.


2018-11-12 | Ainhoa Bretos
Europako migrazio politikak salatzeko "Herrien besarkada" ekimena aurkeztu dute Artean

Maiatzaren 5ean egingo dute ekimena, sarri “ezkutuan” geratzen den elkartasuna ikusarazteko asmoz. Horretarako elementu sinboliko bat erabiliko dute: besarkada


Eguneraketa berriak daude