50,8 milioi desplazatu daude munduan, historian inoiz baino gehiago

  • 2019an 33,4 milioi lagunek utzi dute atzean beren etxea gerrak eta hondamendi naturalek bultzatuta. 2012tik datu altuena da iazkoa, eta guztira inoizko daturik altuenera heldu dira munduko errefuxiatuak: 50,8 milioi.


2020ko apirilaren 29an - 11:24
Cox´s Bazargoa munduko errefuxiatuen eremurik handiena da. Argazkia: Save The Children.

Norvegiako Errefuxiatuentzako Kontseiluaren (NRC) parte den Barne Lekualdaketen Behatokiak (IDMC) kaleratu du txostena. 2019a lekualdaketa gehien izan dituen urtea bezala definitu dute, 33,4 milioi lagun desplazatu izan direlako gerrak edo hondamendi naturalak medio.

Gerra eta gatazka izan dira kasu gehienetan lekualdatzeak bultzatu dituztenak. Gaur egun munduan dauden 50,8 desplazatuetatik 45,7k erabaki dute lekualdatzea munduko gatazken ondorioz. Munduko 61 herrialdetakoak izan dira desplazatuak, batez ere Siria, Kolonbia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Yemen eta Afganistangoak.

Hala ere, badaude hondamendi naturalek behartuta alde egin dutenak ere. 5,1 milioi lagun iza dira; horietatik 1,2 milioi Afganistandik alde egindakoak dira, sikateek eragindako probreziagatik.

Desplazatu berriak

2019an gauzatutako lekualdatzeetan, ordea, arrazoi naturalek eragindakoak dira nagusi; 33,4 milioitik 24,9. Fani zikloia India eta Bangladesheko 4,5 milioi biztanle lekualdatzearen arduraduna izan da, beste hainbeste lekualdatze eragin dituzte Mozambikeko Idai eta Kenneth zikloiek, eta eurite luzeek 2 milioi lekualdatze Afrikako beste zenbait herrialdetan.

Gatazkek sortutako lekualdaketak 8,5 milioi izan ziren iaz; gehienak Sirian (1,85 milioi), Kongoko Errepublika Demokratikoan (1,67 milioi), Etiopian (milioi bat) eta Burkina Fason (513.000).

Munduko egoerak kaltetutako errealitatea

Errefuxiatu esparruetan dauden biztanleen egoeraz kezkatu dira IDMCn. Bertako zuzendari Alexandra Bilakek arreta deitu du berez bizi duten egoera kaxkarra COVID-19aren eraginez are kaxkarragoa bihurtu baitaiteke: “Koronabirusaren pandemiak are egoera zaurgarriagoan jarriko ditu. Berez prekarioak diren baldintzak gogortuko ditu, oinarrizko zerbitzuen eta laguntza humanitarioa jasotzea zailduz”.

IDCM zein NRCtik deia egin diete gobernuei eta politikariei egoera aldarazteko. Elkarrizketak hasi behar dituztela esan diete, indarkeria eta armak atzean utzita. “Arazo bat konpontzeko era bakarra analisia eta ulermena dira”, esan du Alexandra Bilakek; baina benetako aurrerapausoak emateko baliabideak ere beharrezkoak direla adierazi du.

Dena den, esperantzarako tarte handirik uzten ez duten zenbaki horien erdian, guzti-guztia ez da negatiboa izan. IDCMk lekualdatzeak saihesteko egindako ahaleginak laudatu ditu, Asiako zenbait lurraldetan egindako ebakuazioak kasu. Zenbait herrialdek egindako datuen analisiak eta barne lekualdatzeak saihesteko neurriak ere ontzat eman ditu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude