2018a Iruņerriko gaztetxeen begiradapean

  • Iruñerriko gaztetxeek bidalitako agiria da ondokoa. Bertan, Iruñerrian 2018an gaztetxeen esparruan gertatutakoari errepaso egiten diote.

ARGIA @argia
2019ko urtarrilaren 02a
Iruņeko Maravillas gaztetxea berrokupatu zen unea. (Arg.: ARGIA)

Urte oparoa izan da 2018a Iruñerriko gaztetxeontzat. Testu honen asmoa urte berriari agurra egitea da. Horretarako, urte honetan gertatutakoak kontatu eta gertakizunen ikuspegi orokor bat eskaini nahi dizuegu. Bestetik, urte berriari egurra ematen hasteko aurrera begirako erronkak plazaratu nahi ditugu. Bide batez, urteko lehen hitzordura gonbidatzen zaituztegu: urtarrilaren 3an Errotxapeako gaztetxean, auzolana, bazkaria eta eztabaida izanen ditugu!

Orain dela bospasei urte, saiakerak saiakera, Iruñerriko gazteria, oro har, lozorroan zegoen. Gaztetxeei dagokienez, bakarrik Esparru gaztetxeak, egun 13 urte dituenak, irauten zuen zutik, Iruñerriko kasko hartan. Ezinegona areagotu ahala, zenbait herritako gazteak esnatzen joan ziren. Berriozarren, bizpahiru urte lehenago sorturiko gazte asanbladak presioaren bidez lortu zuen 2015ean Udalak gazteentzako lokala eraiki zezan, zati bat gazteen kontrolpean utziz. Barañainen ere, 2014an gazte asanblada berpiztu ondoren, bi urteren ostean gaztetxea lortu zuten. Bitartean, 2015aren amaieran, Iruñeako Alde Zaharreko eta beste auzoetako zenbait gaztek lokal handi baten beharraz sinetsita, Konpainia kaleko gaztetxea okupatu zuten; ondoren, 2016ko irailean auzo bat gaztetxe bat leloari jarraiki, Errotxapeako gaztetxearen okupazioa ekarriko zuena; eta gerora Alde Zaharreko beste bi gaztetxeak, Caparroso Txaleta eta Nabarreriako Maravillas.

Krisi kapitalistaren panoraman, gazteek eta beste sektore desjabetuek etorkizun ziurgabea ikusten zuten aurretik, haien aurrekoek borrokaren bitartez lortu zituzten zenbait erraztasun, borrokaren ezaz galtzen ari baitziren. Gainera, errealitate hori konfrontatzen duen borroka politikoa blokeo egoera batean zegoen. Testuinguru goibel horretan, kezka politikoa areagotzen joan zen, galdera berriak eta erantzun berriak sortzen joan ziren, eta bide horretan, gaztetxeen inguruko mugimendua indartzen.

Horren aurrean, ekoizpen bitartekoen, lurraldearen eta gizartearen kontrola duen burgesiak, Nafarroan daukan ordezkaritzaren bitartez, errepresioa areagotu zuen, agerikoa eginez. Aktibo ez zeuden gaztetxeak errepresio forma mutuen bidez desartikulatuak zeuden, baina aktiboen zeuden gaztetxeen aurka errepresio esplizitua erabili zuen. Errotxapeako gaztetxearen aurka epaiketa hasieratik abiatu zen; eta aurtengo apirilan, Iruñeako udalak Maravillasen eta Errotxapeako gaztetxearen aurka ekimen publikoak egiteko debekua ezarri zuen. Era berean, Maravillas husteko asmoa baieztatu zuten instituzio ezberdinek.

Kolpe horiek hautsak harrotu zituzten eta gaztetxeen inguruko konpromiso eta antolaketa indartzen joan ziren. Apirilaren 30ean kalteturiko gaztetxeek haien aurkako debekuak hautsi eta bidean berretsi ziren. Hortik aurrera, gainerako gaztetxeak ere koordinatzen hasi ziren, maiatza eta ekainean zehar. Gainera, Iruñerrian eta baita Euskal Herrian ere okupazio berriak gertatu ziren: Burlatan, Lizarran, Tafallan, Irurtzunen, Donostian, Gernikan… Gure elkarlanaren lehen agerraldia San Ferminetan gertatu zen gaztetxeen aldeko pankarta erraldoi bat txupinazoan sartu eta uztailaren 11n lehen aldiz Gaztetxe Eguna antolatu genuelarik. Beranduago, abuztuaren hasieran, hilero Gaztetxe Agenda argitaratzen hasi ginen.

Hurrengo asteetan, agerpen publiko hutsetik gure arteko elkarlaguntza errealera pasa ginen uztaila eta abuztuan zehar Iruñerriko ia gaztetxe guztietan auzolan masiboak egin eta baldintza logistikoak hobetuz. Uztailaren 21ean Burlatan, abuztuaren 7an Barañainen, 22an Zizurren eta 31n Errotxapean. Sei gaztetxe ginen arren, proiektu bakarra ginelako konbentzimendu argia genuen, guztiak eraikitzeko konpromisoa hartuz, eta nola ez, guztiak defendatzekoa.

Hala ikusi zen abuztutik aurrera. Alde Zaharreko, Errotxapeako eta baita Lizarrako gaztetxeak arrisku egoeran ikusirik, gure arteko elkarlaguntza eraikinen eta beraz proiektuen defentsan trebatu genuen. Maravillas gaztetxea defendatzeko 17 gau pasa genituen bertan Alde Zaharreko, Iruñerriko eta Euskal Herri osoko gazte eta ez hain gazte ugarik. Desalojo egunean bertan, abuztuaren 17 gogoangarri hartan, aurretik zehaztu eta koordinatutako eran jokatuz, etsaiaren baldintzen jakitun, eraikina mantentzea lortu genuen. Zorionak batez ere Maravillaseko kideei, asko irakatsi digute eta! Lizarrako eta Errotxapeako gaztetxeak defendatzeko prestatzea tokatu zen gero, hurrenez hurren, urriaren 11 eta 31n desalojoak ekar zezaketen epaiketak zituztelako. Maravillaseko esperientziatik ikaspenak jasota, gure baliabide logistiko, ekonomiko, juridiko (eskerrak lerro hauetatik AKAB taldeko abokatuei!) eta mobilizatiboak martxan jarri genituen zetorrenari aurre egiteko. Eta nola ez, bide honetan ere, egoera konfrontatibo hauetan gure komunitatearen barne elkartasun eta zaintza mekanismoak pentsatu eta hobetzeari ekin diogu, gure gaitasunak optimizatzeko berebizikoa baita.

Erronkari indar handiagoz heltzeko, urriaren 6an Gaztetxe Autodefentsa Eguna antolatu genuen Errotxapeako gaztetxean. Hurrengo asteetan kontzentrazioak egin ziren, Iruñerriko gaztetxeetako txirrindula martxa (urriaren 20an), manifestazio jendetsua (urriaren 27an)... Azkenean, Lizarrako gaztetxeak, gaztetxeekiko elkartasunak garatutako indarraren presioaz, azken momentuan (epaiketa baino zenbait minutu lehenago) Nafar Gobernua epaiketa bertan behera uztera behartu zuen mediazio prozesua abiaraziz eta bertan proiektua mantendu eta zabaltzeko baldintza egokiak lortuz. Errotxapeako CSOA/gaztetxearen aurkako epaiketa ere artxibatu egin zen. Biak ala biak gure defentsarako gaitasunen artikulazio neurtuaren ondorio, ezbairik gabe, forma ezberdina hartu arren. Hortaz, urte amaiera honetan harro esan dezakegu arriskuan zeuden hiru gaztetxeek zutik dirautela eta hori gure antolaketa gaitasunaren eta elkartasun koordinatuaren ondorio dela nagusiki, eta ez borondate instituzionalarena.

Prozesu horretan zehar ezinbestekoa izan da gu nortzuk garen eta aurrean nor dugun argi izatea. Geroz eta argiago dugu gaztetxe eta gune autogestionatuak ez direla bakarrik gazte txoro batzuen kapritxoa, ez eta gazteen aisialdirako gune soilak. Gaztetxeak desjabetu guztion baldintzen defentsarako guneak dira, zentzu zabalean ulertuta. Horren seinale dira egun gaztetxeetan martxan dauden proiektuak eta aurrerantzean egongo diren beste asko: zinema eta herri antzokia, herri palestrak, euskara klaseak, Herri Formakuntza taldea, Okindegi Komunala, liburutegi kritikoak, elkartasun elikagai bankua, doako denda, serigrafia tailerrak… Aurrean duguna, ordea, kapitala etengabe metatzea beste helbururik ez duen metabolismo soziala da, bere agente kontzientea den klase menperatzailea. Aipaturiko proiektuek bere metabolismoa eskala txikian zalantzan jartzen dute eta beharrezko dituen bideak erabiltzen ditu ez daitezen eskala handi eta erangikorragoan erreproduzitu. Ezagutzen ditugun instituzioek asko daukate horretatik, eta askotan, etsai horren baitan kontraesanak dauden arren, eta batzuetan gure aldeko ahotsak egon daitezkeen arren, argi izan behar dugu zein den hauen benetako izaera eta funtzionatzeko markoa. Hortaz, ibilbide guzti honetan argi dugu gaztetxeon autonomia politikoa defendatzea funtzeskoa dela eta uste dugu hala erakutsi dugula, sarritan lan nekeza bada ere.

Azkenik, garaipen eta indartze honen ostean aurrera egiteko beharrean berretsi nahi dugu. Batetik, bataila batzuk irabazi diren arren, beste asko izango ditugulako aurrean: Maravillas epaiketa esperoan dago eta makro-kausa baten arriskupean, Errotxapeako kasuan egon daitezkeen errekurtso edo bestelako bideak, Lizarrako mediazioa, zesio bidez lorturiko gaztetxeekin ere erne egoteko beharra…. Hemendik aurrerako erronka gure espazioen defentsa eskala handiagoan antolatu eta gaitasunak zorrozten joatea da. Era berean, espazio horietan proiektuak garatzen eta proiektu berriak sortzen joango gara, eta nola ez, kapitalari espazio gehiago kentzen, auzo askotako gazteak jada horretan pentsatzen hasiak baitira.

PD: Gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu Kijera gaztetxeko kideei eta desalojoa ekiditeko bertaratzera animatzen zaituztegu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gaztetxeak  |  Iritzia  |  Nafarroa

Gaztetxeak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-15 | Topatu.eus
Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketak egingo dituzte martxoaren 22tik 24ra

‘Hamaika haritatik soka berari tiraka’ izenpean, hiru eguneko egitaraua prestatu dute Gipuzkoako gazte asanbladek Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean egingo dituzte jardunaldietarako.


2019-03-14 | Topatu.eus
Gasteizko gaztetxea
Urtarrilaren 1eko gertakariengatik epailearen aurretik pasatzeko deitu dituzte 5 gazteak

Gaur, osteguna, 5 gaztek adierazpenak egin beharko dituzte Gasteizko Epaitegian, urte berri eguneko goizaldean gaztetxean gertatutakoengatik. Aldi berean, gaztetxean festa solidario bat ospatuko dute dirua batzeko eta gastuei aurre egiteko.


Iruņerriko Gaztetxeak
"Gaztetxeen defentsa ez da hauen biziraupen fisikora mugatzen"

Azken hilabeteetan errealitateak irakaspen handiak eman dizkigu Iruñerriko gaztetxeetako kideoi, eta horiek plazaratzeko asmoz idazten dugu ohar hau.


Gaztetxeak, feministak ote?

Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean. Batetik, “aldaketa”-ren eragileen baitan kontraesanak eta tentsioak azaleratzen dituelako, hauteskundeak bistara ageri izan dira, alderdi ugariren interesak martxan jarriz. Hala berean, hustutzearen erreakzioak luze iraun zuelako, herri mugimenduko hainbat eragileren eskutik, bizipen intentsuak izan ziren eta kalea agertoki.


2019-01-23 | ARGIA
Thousands of people have taken back a social centre in Iruņea

Over recent weeks a public building in Nabarreria Street in Iruñea (Navarre, Basque Country) has become identified with social struggle. Maravillas gaztetxe or youth centre –a self-managed Basque community centre– It has been closed several times by the Government of Navarre and reoccupied by citizens.


2019-01-21 | Uriola.eus
7Katu gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du

Astelehenetik hasita, 'Gure garra hasia da, gure garrasia da' lelopean ospatuko dute gaztetxearen urteurrena. Prestatu dituzten gauzen artean hitzaldiak, mahainguruak, kontzertuak, umeentzako antzerkiak, tailerrak, edota bertso saioa daude. Herri bazkaria izan ezik, dena doakoa izango da.


2019-01-15 | Uriola.eus
Deustuko Gazte Lokala: Bizirik gaude!

Aurreko urteko irailaren lehenengo egunetan Deustuko Gazte Lokaletik alde egiteko 15 egun genituela esan zigun Bilboko Udalak. Gutun bidez jaso genuen huste-agindua harremanetan geunden bitartean. Lehenengo egunetik hasi ginen asmo honen aurka lanean, gure bizitza den Deustuko Gazte Lokala defendatzeko egin beharrekoa egingo genuela argi baikenuen.


2019-01-10 | ARGIA
Hainbat kazetari jo du Poliziak Maravillas gaztetxea ixtearen kontrako protestetan

Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxea ixtearen kontra astearte eta asteazkenean foru poliziak egindako oldarraldietan euren lanean ari ziren hainbat kazetari ere eraso ditu, herritarrez gain.


Donostiako Parte Zaharreko Kijera gaztetxea, husteko arriskuan

Udalaren notifikazioa jaso eta egoeraren berri emateko bilera informatiboa egin dute asteazkenean. Gaztetxeko kideek bost egun dituzte helegiteak aurkezteko.


2018-12-13 | Hiruka .eus
Kanpaina "antikontsumista" Itzubaltzetan: doako azoka

Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Getxoko Itzubaltzeta/Romo auzoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.


Eguneraketa berriak daude