20.000 herritar, 1.000 bizikleta eta 400 traktore aireportuaren aurka Bretainian

  • Notre-Dame-Des-Landes aireportua eraikiko duten guneko biztanleen kanporaketen eta aireportuaren eraikitzearen aurka, 20.000 pertsonak, mila bizikletak eta 400 traktorek Bretainiako Naoned hiriko (Nantes frantsesez) Chevire zubia blokeatu zuten zapatuan.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate
2016ko urtarrilaren 12a
Manifestariek Loira ibaia zeharkatzen duen zubian kanpamentua ezarri zuten hirirako sarbide nagusia blokeatuz.

Bretainiako hiriburuan eraiki nahi duten aireportuaren aurkako protestak 2000. urtean hasi ziren. Aireportua eraiki nahi den eremuko biztanleek –ZAD, Zone A Defendre (Defendatu Beharreko Eremua) bezala ezaguna– bertatik joateari uko egin zioten. Hamaika etxebizitza eta lau baserri daude ZADen; horietako askok hainbat belaunaldi daramatzate bertan bizitzen. 2009an hainbat ekintzaile, herritarrek hala eskatuta, bertan bizitzen jarri ziren.

Aireportua eraikiko duen Vinci enpresak auzitegietara jo zuen, eta 2015eko abenduaren 10ean auzitegiak ontzat eman zituen enpresaren argudioak ZADeko biztanleen kanporaketa eta lanen hasiera baimenduz. Urtarrilaren 13 arteko epea eman die eremua uzteko. 200 euroko isuna ezarri die agindua betetzen ez duten egun bakoitzeko

Auzitegiaren erabakiaren aurka, aireportuaren aurkako elkarte eta taldeek urgentziazko mobilizazioa deitu zuten urtarrilaren 9rako. Zapatu eguerdian manifestazioa egin zuten Naonedetik Chevire zubirantz. Arratsaldean manifestariek Loira ibaia zeharkatzen duen zubian kanpamentua ezarri zuten hirirako sarbide nagusia blokeatuz.

François Hollandekin akordioa lotu arte protestak jarraituko zuela iragarri zuten manifestariek. Gauerdi aldera manifestarien eta poliziaren arteko negoziaketen ostean blokeoa bertan behera uztea erabaki zuten. Zubia berriz irekitzea adostu bazuten ere, poliziak gasa eta ur-kanoiak erabili zituen zubian zeuden manifestarien aurka.

Manifestarien izenean, Jean-François Guittonek azaldu zuen poliziak gehiegizko indarra erabili zuela: “Agintarien mendekua izan da gaurko protestaren arrakastagatik”. Protesta nagusia Naoneden izan bazen ere, mobilizazio ugari antolatu ziren Frantziako hainbat hiritan.

Aireportuaren aurkako plataformatik adierazi dute protestan jarraituko dutela aireportuaren lanak eta kanporatzeak gelditu arte, eta Vinci eraikuntza enpresari ohartarazi diote hilaren 13 arte dutela atzera egiteko. Akordiorik lortu ezean Naoned inguratzen dituzten autobideak blokeatuko dituztela iragarri dute, eta urtarrilaren 13an bertan elkarretaratzea deitu dute Naonedeko auzitegi aurrean.

Aurreikusita dauden mobilizazioen aurka, orain aste batzuk ZADeko kideek publiko egin zuten gendarmeentzat inguruko herrietako hotelak urtarrilerako erreserbatu zituztela jakin zutela.

Ingurumena eta nekazaritzarentzako arriskua

1972an aurkeztu zuen Frantziako Gobernuak Notre-Dame-Des-Landes aireportuaren proiektua eta 2000. urtean onartu. 580 milioi euroko inbertsioa egin du, eta lanak hainbat aldiz atzeratu dira. Gobernuaren helburua Naonedeko aireportua ordezkatzea da. Egungo aireportuak 3 milioi bidaiari hartzeko ahalmena du, Notre-Dame-Des-Landes aireportuak aldiz, 2050erako 9 milioi bidaiari hartzeko gai izango dela aurreikusi dute. Gobernuak Frantzia Mendebaldeko aireportu nagusia izatea nahi du.

Aireportuaren aurkakoek azaldu dute egungo Naonedeko aireportua modernizatu daitekeela garraio beharrizanei erantzuteko, eta aireportu berri batek eragin negatiboa izan lezakeela ingurumenean eta karbono emisioetan.

Aireportuak biodibertsitatea eta 130 espezieren habitata arriskuan jarriko duela ohartarazi dute –arriskuan dauden bost espezie identifikatu dituzte–. Bestalde, aireportuak hartuko duen eremuaren ondorioz nekazal lurrak galduko direla gaineratu dute.

Nicolas Hulot, François Hollanderen planetarako mandatari berezi ohiak Le Monde egunkariari eskainitako elkarrizketan adierazi du Notre-Dame-des-Landes aireportuaren proiektua bertan behera utzi beharko litzatekeela.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Azpiegitura handiak  |  Frantzia  |  Bretainia

Azpiegitura handiak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-12 | Estitxu Eizagirre
Lerro artean: Espainiako Kontu Auzitegiak erraustegiaz emandako epaiaren osteko adierazpen gakoen bilduma

Espainiako Kontu Auzitegiak urriaren 10ean ateratako sententziak arrazoia eman die Ainhoa Intxaurrandieta (GHK-ko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkini (Ingurumen diputatu ohia). PSE eta EAJren aldeko botoekin, egungo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) jarri zuen haien aurkako salaketa. Epaiaren ostean hainbat eragilek hainbat hedabidetan egin dituzten adierazpenen bilduma osatuko dugu albiste honetan.


2018-10-12 | Usurbilgo Noaua
EHBilduk zoriondu ditu Errazkin eta Intxaurrandieta: "Arazoa berbideratzeko eta soluzioak bilatzeko garaiz gaude"

Txalo artean hartu dituzte EHBilduko Gipuzkoako ordezkari politikoek Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin koalizioaren Donostiako egoitzan, Espainiako Kontu Auzitegiak ezagutzera emandako epaiaren biharamun honetan. Gogoan izan, 2013ko azaroan Zubietan garai hartan eraikitzea aurreikusten zen proiektua bertan behera uztea erabaki zuten orduko EHBilduko agintariek. Erraustegia geratu izanagatik, egungo GHK-ko agintariek auzitara eraman zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin... [+]


2018-10-10 | ARGIA
Epaileek arrazoi eman diete Errazkin eta Intxaurrandietari: erraustegia gelditzea ez zen delitua izan

ARGIAk iturri zuzenen bidez jakin ahal izan duenez, epaileek arrazoi eman diete Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Apirilean epaitu zituzten Madrilen, aurreko legegintzaldian Gipuzkoako erraustegia gelditzeagatik, gaur egungo GHKk salaketa jarrita. 40 milioi eurotik gorako zigorraren itzala izan dute gainean.


2018-10-08 | Pili Arruiz
Gipuzkoako etorkizuna eraikitzen ari omen dira...

Markel Olanok eta Jose Ignacio Asensiok, hedabide batzuen laguntzarekin (Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa eta EITB) klima aldaketaren kontra lan egingo dutela diote. “Balorizazio energetikoak laguntzen du aldaketa klimatikoa gutxitzen” zioen Foru Aldundiko Ingurumen diputatu den Jose Ignacio Asensiok DVn.


2018-10-08
GuraSOSek Usurbilgo frontoian antolatu duen ekimenean "Etorkizun koloretsua" irudikatu dute haurrek

“Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz” hortxe GuraSOS-ek igande honetarako (urriak 7) etxeko txikienei luzatua zien gonbita. Kamiseta zahar bat jantzita Dema plazara agertu eta guraso taldeak bertan prestatzekoa  zuen sorkuntza eremuan parte hartzeko deia egina zieten.


2018-10-07 | Iaki Barcena
Iraultza txikien akanpada

Indarberritua ateratzen zara horrelako esperientzietatik. Guztiz. Zubietan (Gipuzkoa) bildutako 400dik gora lagunek ez dugu erraz ahaztuko asteburu eguzkitsu horren trebakuntza. Lurralde Askearen lagunek prestatutako agendak maisuki bildu ditu herri mugimenduen kolore anitzak, tamaina guztiak eta nortasun politiko osagarriak. Dudarik gabe, gure buruek eta gure bihotzek lurrikaratxo zirraragarri bat sentitu dute  joan den aste-bukaeran eta emaitzak ikusiko dira. Hurrengo hiru kontzeptuen... [+]


AHTaren obrak geldiarazteari ezetz esan dio Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak ez du onartu Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiaraztea eskatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Geroa Bai, UPN, PSN eta PPNren ezezko botoa jaso du mozioak; EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, berriz, babestu egin dute. 


Beste langile bat hil da AHTren obretan: azpikontratatua eta atzerritarra

Abiadura Handiko Treneko obretan ari zela langile bat hil da Zizurkilen asteartean arratsaldeko 18:30ean. Egun gutxiren buruan obra horretan zendutako bigarren langilea da.


2018-10-02 | ARGIA
Erraustegia gelditzeko eskatuz manifestazio bateratua deitu dute urriaren 27rako

Eragile ugari batu dira elkarrekin erraustegia gelditzeko eskatuz, manifestazioa deitzeko. Hauek elkartu dira:  Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Gurasos, Osasuna etaIkerketa Mediku Taldea, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta No + Precariedad.


Erraustu = egurtu, konplexurik gabe

“Egia esan eta / Zigorrez erantzun / Gure bizkar moretan / Diteke irakur…”. Julen Lekuonak berriz kantatuko zuen egon balitz Zubietan irailaren 23ko arratsaldean. Zer nezesidaderekin, Markel Olano, zeren beldur?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude