Larunbatean 1.000 lagun gehiago aurkitu zituzten erreskate taldeek Mediterraneoan. Egun berdinean 700 lagunetik gora iritsi ziren Italiako kostara, horietatik hamabi hilda.
Igandean Triton erreskate operazioko ontziak 540 pertsona erreskatatu zituzten Italiako kostazainek koordinatutako lau operazio desberdinetan. Europara iritsi nahi zuten pertsonek bi itsasontzi eta bi gabarratan zihoazten.
Satelite bidezko telefono batetik iritsi zitzaien sorospen deia Italiar agintariei. Erreskatatze lanetan Lampedusa eta Siracusako hiru motorontzik parte hartu dute, baita ontzi ingeles batek ere.
Bestalde, larunbat goizean hainbat erreskate operaziotan ostegunetik Europara iritsi nahi zuten 717 lagun jaso eta Palermoko portura eraman zituzten. Honez gain, Libiako kostatik 40 kilometrora aurkitu zuten ontzian hamabi hilotz aurkitu zituzten.