120 proposamen izanen dira 2015eko Ahotsenean

  • Aurten Ahotsenea hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. 2015ean, 120 aurkezpen baino gehiago izango dira (egia da aurten bost egun direla).

Artikulu hau CC BY-NC-ND 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko abenduaren 04an - 12:12
Hazi egin da Ahotsenea aurten, 120 aurkezpen baino gehiago izango dira.

Abenduaren 4tik 8ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, eta azken urteetan bezala, Ahotsenea euskal egileen bilgune eta erakusleiho garrantzitsua bihurtuko da.

Durangoko Azokaren 50. edizoa dugu aurtengoa. Beste behin, euskal kulturaren plaza bihurtuko da. Urtero bezala Ahotseneak 2015eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu.

Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan.

Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa...

Bertan izanen dira Entzun! liburu-aldizkarikoak ere, azokako lehen egunean, ordubata eta erdietan.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Entzun!ek publikatu du eta CC lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Eguneraketa berriak daude