Euskarazko jolasak erosteko eskaintza berezia

  • Jolasen uda da ARGIAn eta eskaintza berezia prestatu dugu: euskarazko jolas hezitzaileak 10 euroren truke erosteko aukera izango da uztailaren 31 arte. Webgunean bertan, denda@argia.eus helbidera idatziz edota 943 37 15 45 zenbakira hots eginez eska daitezke jarraian zerrendatutako jolasak:


2013ko uztailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

- Bizi-birzi:

Mahai-jolas honetan koloretako fitxak irabazteko ibilbidean agertuko diren hainbat proba eta galderak ondo erantzun behar dira. Baina ez da nahikoa izango lehenengo iristea, ezta fitxa asko pilatzea ere. Jolas honetan hondakinen kolore guztiak osatzeak du saria!

- Bazen behin bizitza:

Jolastuz batera “Bazen behin… giza gorputza” izeneko telesail ospetsuko Maisua eta pertsonaiak aztertu eta giza gorputzaren sekretu guztiez jabetzeko aukera ematen duen jolasa da hau. Kooperatiboa da: parte-hartzaile guztiak Kira sendatzeko helburua izango dute, baina lortzen ez badute, hotzeria harrapatuko du. Zailtasun maila bat baino gehiago aukera liteke.

- Caminos:

Caminos hiru dimentsioko estrategia-jokoa da, bi jokalarirentzat, edo bi taldetan banatutako lau jokalarirentzat egindakoa. Jokalariak beren fitxekin taularen aurkako bi alde lotzen saiatu behar dira. Goitik eta alde batetik bestera bidea egiten duenak irabazten du.

- Nairobitarra:

Nairobitarra autobusak munduan zehar egindako zenbait ibilbide betetzeko aukera eskaintzen duen jolasa da hau. Hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak biltzen ditu. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, baita urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko ere.

- Badakit:

Galdera-erantzun bidezko mahai jolasa da. Hasieran jasoko den euskarria kolore ugaritako sei peoirekin betetzea da helburua. Horretarako galderak zuzen erantzun beharko dira. Kolore bakoitza gai bati dagokio: Natura eta geografia; Telebista eta ikuskizunak; Ariketak; Kultura; Hizkuntza eta literatura; eta Kirola. DVDa ere badakar, telebistarekin jolastu ahal izateko.

- Kirolaz Badakit:

Badakit jolasaren egitura antzekoa du, baina kirola du ardatz. Txarteletako galderak sei gai nagusitan banatzen dira eta gai bakoitzari kolore bat dagokio. Galdera bakoitzak 3 erantzun posible ditu, baina bakarra da zuzena. Jokalariak ongi erantzuten badu, kolore hori asmatutzat emango da eta berriro izango du erantzuteko aukera. Oker erantzuten badu, ordea, hurrengo jokalariari utziko dio txanda.

- Mokogorri:

Irudimena, espazioak eta konzentrazioa lantzeko jolas aproposa. Hirukiak eta hexagonoak erabiliz eskatutako irudia osatzea da helburua.

- Munduko ipuinak:

Zortzi lekutako kontakizun bana. Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaia, Euskal Herria, Alaska eta Australiako umeen ahotik euren bizimodua ezagutzeko aukera izango dute etxeko txikienek.

- Kosmojet:

5777. urtea da, aspaldi lurra utzi behar izan zuten lau inperioek lurra eta eguzki-sistema bereganatu nahi dute eta hastear da gerra. Horixe da estrategia jolas honen abiapuntua.

 - Atlantika:

Arkeologo talde bat irla ezezagun batera iritsi da hegazkin istripu baten ondorioz. Zibilizazio desberdinetako jainkoak liskarturik dabiltza irlaren jabetza norena den erabaki ezinik. Egoera baretu dezakeen gauza bakarra aspaldian galdutako objektu magiko bat da: Kriptoa. Arkeologoek milaka abentura biziko dituzte objektu magikoaren bila izaki mitologiko eta jainko maltzurrei aurre eginez.


Eguneraketa berriak daude