Bilurren itzal luzea gure geografian

  • Iraganera bidaia bat egitea proposatuko dizugu hemen, irakurle. Iragan desoroso batera.

Getariako Iturritxikin itsasondoan aurkituriko letoizko uztaiak, esklaboen salerosketarako. Bulegoa Z/B

2024ko uztailaren 30ean - 16:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken bost mendeetan euskal herritar franko ibili da munduan barrena konkista eta kolonizatze prozesuetan, baita esklaboen salerosketan eta esplotazioan ere. Baina hori apenas ageri zaigu liburuetan, are gutxiago gure hiri eta herrietako kaleen izen zein izanean.

Esklabotzaren gaia, "ez-memoria" bat da Euskal Herriaren historian, EHUko irakasle Oscar Álvarezek idatzi duen gisan. Gure iruditerian geratu zaiguna da giza trafikoa ez zela existitu lurralde honetan, eta herrietako jauregi, armarri eta industriak eraiki zirela merkatari trebeei esker, horregatik zor dizkiegula plakak kale-kantoietan eta eskulturak plaza nagusietan.

Hori guztia biluztu gura dugu bost ibilbide hauekin: Donostia, Lapurdiko kostaldea, Gasteiz, Ibaizabal eta Nafarroako Mendialdea izan ditugu abiapuntu eta helmuga. Baina izan zitezkeen Cádiz, Sevilla, Bartzelona, Habana edo Manila... Uste baino luzeagoa baita ez-memoria horrek ezkutatzen digun itzala.

 

[Artikulu hau ARGIAren Gakoak 2024 108 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Eguneraketa berriak daude