Familia, instituzio sakratu eta moldakaitz (?) hori


2018ko uztailaren 27an - 00:00

Santa Familia

Gidoia: Eider Rodriguez

Marrazkiak: Julen Ribas

Ikastolen Elkartea (2017)

48 orrialde, koloretan

---------------------------------------------

Ama, Sorkunde; aita, Teodoro; eta alaba, Nora. Eurek osatzen dute Santa familia, eurek eta etxean daukaten maskota bereziak. Eta esan daiteke hura ere pertsonaia bat dela ia. Ardatz bi ditu komikiak: adoleszentzia eta gurasotasuna. “Normalean guraso + nerabe ekuaziotik ez da emaitza onik ateratzen”, esan zuen Eider Rodriguezek liburuaren aurkezpen egunean, Donostiako Komikigunean. “Adoleszentzia gaixotasun bat da, enajenazio garaia, benetako erabakiak hartzeko garaia; askatasun berri horrek itolarria sortzen du askotan, eta itolarri horrek beldurra, eta beldurrak paralisia”. Pertsonaietako nor dagoen erotuen, nor geldien, hori beste kontu bat da. Familiak, sakratua den instituzioak, badu sekretu bat, eta hura azaleratzean sortuko da leherketa. Istorio dramatikoa izan zitekeen, eta neurri batean hala da, baina umoretik heldu dio Rodriguezek. Eta irri egingo duzue, zin egin dezaket, guztiok aurkituko dugulako identifikatuko gaituen zerbait irrigarria, keinu bat, esaldi bat, bizitzaren aurrean jarrera bat…

Margolari pasioa komikira

Donostiako aurkezpenean bi hitz esango zituen Julen Ribas marrazkilariak, eta mahaikideek horretara “behartu” zutelako, gainerakoan… Gainerakoan, Rodriguez eta Dani Fano editorea galderak erantzuten ari ziren bitartean, berak, albo batean zutik, pintzel artean zuen ilustrazioa marrazten jarraituko zuen. “Margolari pasioa ekarri dut komikira; paperean lan asko egin dut”, izan ziren Ribasen ahotik atera ziren hitz ia bakarrak. Ondoan zituenak mintzatu ziren bere lan ederraz. “Ribas munstro bat da”, esan zuen Rodriguezek. “Irudiek pisu handia daukate bere horretan; baina gainera, letretan eragin duten detaileak erantsi ditu berak”. Komikian brillorik gabeko papera erabili dutela nabarmendu zuen Fanok, eta tonalitate suabeak-eta “oso txukun” geratu direla. Bat gatoz berarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2018
Pobrezia 'trendy' bihurtu nahian

Zu zer zara, langile klasekoa? Prekarioa? Klase ertainekoa? Ertain-baxukoa agian? Gure baliabide ekonomikoak mailakatzeko erabiltzen diren kontzeptu horiek hedabide nagusietan agertzen dira oraindik tarteka, baina azken boladan sailkapen horien gainetik beste fenomeno batzuk... [+]


AHT: Amaiera gabeko trenbidea

Agintariek herritarrei “etorkizunaren” izenean hitz emandako Abiadura Handiko Trenbide sarearen hiru laurden amaitu gabe dago, lehen proiektuak hasi eta ia hiru hamarkada ondoren. Oraindik urteak beharko dituzte zati gehienak amaitzeko eta batzuk seguruenik ez dira... [+]


Langile borroka
Erresistentzia kutxan (derrigor) sartu beharreko bost gauza

Diru-ekarpenez, funtsez eta sosez harago, beste oinarrizko osagai batzuk ere behar dira sartu zorroan, greba baten bidaia luzerako prestatzeko.


Zer egingo dugu erasotzailearekin?

Eman dezagun zigor sistema ez zaigula baliagarria iruditzen, kartzelarik ez dugula nahi. Orduan, zein da alternatiba? Zer egingo dugu eraso matxista egin duen horrekin? Mugimendu feministek askoz gehiago landu dute erasoa jasan duenaren gaia, erasotzaileaz gutxiago gogoetatu da... [+]


Eguneraketa berriak daude