Gizartea > Osasuna > Ebola

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Salome Karwah liberiarrak ebola gainditzea lortu zuen 2014an. Otsailaren 22an hil egin zen, erditu ostean. Bere senideek salatu dutenez, medikuek ez zuten artatu nahi izan. Ebolaren inguruko estigmaz eta emakumeek Afrikako zenbait herrialdetan izurriteaz geroztik jasaten duten osasun zerbitzu eskasaz ohartarazi dute.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ebola
Sakonean
2015-02-08 | Joxerra Aizpurua
Ebola izurritea beherantz

Osasunaren Mundu Erakundeak urtarrilaren 21ean adierazitakoaren arabera, Afrikan astero ebolaz kutsatzen direnen kopurua erdira etorri da abuztuko eta iraileko datuekin alderatuta. Bidean ia 9.000 pertsona hil dira, eta milaka asko ebolak jota edo ahulduta geratu dira.

Liberian, Ginean eta Sierra Leonan daude gaixo gehienak, eta jaitsiera ez da proportzio berean eman herrialde horietako bakoitzean. Beherakada nabarmenena Gineakoa izan da. Sierra Leonakoa, aldiz, oso apala. Izan ere, gaixo... [+]


2014-11-21 | Malen Aldalur
Ebolaz kutsatuta egon daitekeen euskal herritar bat espainiaratu dute

Malin, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa ebola duten gaixoak artatzen ari zen mediku nafarra Madrilera eraman dute badaezpada berrogeialdian jartzeko, nahiz eta, momentuz ez duen gaitza izateko seinalerik.


Olio palmondoen artean egosi ote da Ebola izurri berria?

 Justu “Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan” kronika Argiarekin harpidedunengana iristen zen egunetan zabaldu dira datu berriak indar handiagoz lotzen dutenak Ebola izurritearen sorrera eta hedatzea agro-industriaren nagusitzeak munduko landa eremuetan ekarri dituen aldaketa handiekin.


Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan

Urriaren 17ra arte 9.693 jende kutsatu eta horietatik 4.811 hil ostean, kutsatutako pertsonen kopurua hilabetero bikoizten duen Ebola izurritea bilakatu da munduko arazo nagusietakoa, etsai berri eta ezezagunak mehatxaturik sentitu direlako Europa eta Ipar Amerika. Barne segurtasun aferatzat antolatu dute Ebolaren kontrako borroka.


Ebola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia

Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Aldiz, tratamendu “aringarriekin” lortu dute Hanburgoko Eppendorfen bizirik ateratzea Sierra Leonetik bertara abioiz arrapaladan eramandako 36 urteko gizona


2014-10-14 | Nerea Ibarzabal
Kuba ebolaren aurkako borroka gidatzen, Mendebaldeak bere mugei begiratzen dien bitartean

165 osasun langile kubatar iritsi dira joan den astean Sierra Leonara, 461 pertsonako taldearen lehen txanda. Bitartean, herrialde aberatsek segurtasuna eta birusa beraien mugetan ez hedatzea dute jomugan.


2014-10-13 | Nerea Ibarzabal
Beldurra, birusa baino azkarrago hedatzen den epidemia

Bi izurrite izan ohi ditu bere baitan ebola epidemia batek: birusaren beraren hedapena batetik, eta beldurrarena bestetik. Lehenengoari aurre egiteko aski baliabide dauzka herrialde garatu batek, baina gizartearen beldurra kontrolatzea zailagoa da.


Zergatik hiltzen ditu ebolak emakumeak gizonak baino gehiago?

Emakumeek zaintzen dituzte gaixoak. Erizain gehienak emakumeak dira eta osasun zentroetako garbitzaileak ere bai. Kutsatzeko arrisku gehien dute.