Itziarren Semea Askatua

  • 1969ko udazkenean, Burgosko Consejo de Guerra batean, euskaraz hitz egiten jeiki zen. Heriotzera kondenatu zuten. Andoni Arrizabalaga Basterretxea, 35 urte, Ondarrutarra. Apirilaren lauean irten da Puerto de Santa Mariako espetxetik, 8 urte barruan igaro ondoren. Irtenda, Bilbon eta Ondarrun errezibimendu handiak izan zituen, hain popularra baita, eta euskaraz mintzatu zen haietan ere. Elkarrizketa luzeak izan ditugu gartzelako bizimoduaz, abiadura politikoaz eta bere lehen garaietako errepresioaz.


1977ko maiatzaren 22an
Ezker eskuin: Garcia Aranbarri, Ibargutxi, Arrizabalaga, Bihar eta Bedialauneta.
Ezker eskuin: Garcia Aranbarri, Ibargutxi, Arrizabalaga, Bihar eta Bedialauneta.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1964ean detenitu ninduten lehendabizi pintada batzukaitik. Hiru egun Bilbon torturatua izan nintzen. Handik Larrinaga kartzelara eta 22 egunera aske. Bigarrenez, Ondarrun, 1968an harrapatu ninduten eta ezer galdetu gabe, hamar bat goardia zibilen artean kolyeka hasi zitzaizkidan. Zarautzera eraman ninduten, Gipuzkoan "estado de excepción" zegoelatik, detentzio egunak gehitzeka, 8 egunerako. Hidalgo eta hauek torturatu ninduten, kirofanoa e.a. La Salven urkatze simulakroak ere jasen nituen.

Torturak praktika normalak al ziren?

Bai. Tortura habitual batzuk egon dira. Baina egian, orduko momentukoak gogorragoak, goardia zibilak histerikoak zeuden ETAkoek ginela eta...

Andoni Arrizabalaga kanta-gai ere kango da. Andoni Itziarren semea da. Interrogatorio eta torturen euskal kuadro, tragikoki ia kostunbrista, den abestiaren protagonista:

Handik Martutenera eraman ninduten: "ley de fugas" deitzen dutena egingo zidatela esaten zidaten. Geroago funzionario batek begiratu ninduan bilutsik, hematomaz beteta nengoela ikusi zuelarik. Kartzelatik atera ninduten Antiguako goardia zibilen kuartelera eta hemen Lopez eta Losada-k ere interrogatu ninduten. 14 egunera Martutenera bemro. Hemen zelda baten bakarrik aurkitzean, komisariatik pasatuta zoriontsu izan nintzen.

Eta hirugarren detenzioak?

Martutenetik ataeran, laster etxetik leillo batetik alde egin nuen, 69ko urtarrilean. Bizkaian "estado de excepci6n" zegoen. Hilebetara, kotxe baten nindoala mugatik bizkaialdera, IRAULTZA-k eramaten, Ondarrun harrapatu ninduten amenazoka. Baina ihes egin ahal izen nuen. Hilabete hat beranduago Bolibarren harrapatu ninduten~ apirilaren hiruan, goizean. Ni hiruan detenitu ninduten eta, Ondarrun, lauen lehertu zen bonba batez akusatzen ninduten. Martutenen komunikazioetan euskaraz hitz egiteagatik Burgosera eraman ninduten, orduan Burgosko kartzela "siniestro" famakoa zen.

Nola enteratu zinen kondenaz?

Bandres etorri zitzaidan zuriturik, aska eskatzen zidatela...

Zuen jarrera arras ausarta izan zen juizioetan...

Burgosen, ETAkoek ginen denok, eta erabakia hartuta genuen militante guztiak asanbladan, lege errepresiboa salatuz defentsa ukatzea, euskaraz hitz egitea... defentsa ez onartu eta euskarez hitz egin nuen juizioan. Hitz egiten utzi ez eta salatik atera egin gintuzten, Bedialatuneta eta Garcia Aranbarri ere bai.

Baina Euskal Herrian zuen oldeko mobilizazioak ugaldu ziren.

Bai, kanpoko mobilizazioek konfiantza ematen ziguten; heriotz kondena konmutatu zidaten. Burgosko prozesuan ere mobilizazioena izango zen bidea.

Kondenarekin, irteteko esperantza eskasak izango zenituen...

Epe bi izan ditut. Batean ihesketa batetaz pentsatzen genuen, ihesketa planak egiten ari izaten ginen, orain urte batzuek arte.

Eta ihes egiteko posibilitaterik?

Segovian izan genuen. Plana eta zuloa eginda zeuden 1975ean, egun bi lehenago erori zelarik.

Zer arazo zenituzten espetxean?

Lehen Puertoko egonaldian (1969 -l072) espetxeko errejimen errepresiboaren aurkako borroka izan zen, Funzionarioek gorrotu bizia ziguten. Goardia zibil erretiratuak, Division Azulekoak e.a. ziren, eta gu probokatzen aritzen ziren. Gose greba bi egin genituen. 180.egun zigor gelatan egon behar izan ginen atera gabe behin, eta denetara 400en bat egun. Gelatan geundelarik komunei ematen zizkieten palizak entzuten genituen egunero gure alboan. Izko ere egurtu zuten hemen.

Segoviako giroa lasaiagoa izan duzue.

1972an denok politikoak ginenez, status. inposatu bat genuen borrokaren bidezko lorreraz. Hemen propaganda eta kanpokoekiko kontaktu asko genituen. Gainera, kanpoan aurrerapen kualitatiboa gertatzen de masa borrokan; huelga generalak, presoen aldeko kanpainak, e eta hemendik aurrera gure egoera kanpoka mogimenduari lotzen diogu. Abenduaren 2-3 eta 11-ko (1974) huelga generala dago antolatuta eta yose greba egin zen kartzela guztietan, eta Itzelezko poza hartu genuen, 14 eguneko greba ondoren, huelga generalaren berriaz.

Urte hauetako panorama politikoan Euskal Herrian sakonki bizi izan den arazo bat ETA-ko V eta VI. asanbaladen arteko etena izan da. Nola bizi izandu duzu hau barruan?

Kanpoan nengoelarik oso pragmatikoa nintzen, eta oso gutxi irakurria politikaz. Gure ekintzak espontaneoak ziren. Sozialista nintzen baina zer zen jakin gabe. 1966an Zumarragako langile komisioen batzarreen ere delegatua izan nintzen Elgoibarretik baiqa oso pragmatikoki. Puerton nengoelarik,ETµko militantea, hutsune teorikoa ikusita, ikasten hasten naiz, ezagutzen beste erakundeak... marxismoa estudiatzen hasi nintzen, Lenin+n liburuak. Gero ETA banatu dela berria hartzen dugu: ETA Vl alde batetik eta militarrak bestetik (V gero). Geroago bion propaganda sartzen zaigu, "Berriak" hartzen dugu. Onartzen dut, eta marxista identifikatzen naiz, eta Vl-koa egiten naiz. Guk, Dorronsora, Arana e.a. ikusita genuen estatal mailako erakundearen beharrizana. Segovian militante zelulan sartzen naiz.

Kartzelako egoera oso errepresiboa da, sexual harreman arloan esate baterako:

Bai, oso errepresiboa era guztietan. Oso moztuak daude erlazioak, familia, lagunekin... Mau dela eta posibilidade gutxi daude sexualki inolako alizienterik izateko. Hau delata homosexual joerak sarri daude: ehuneko 90 bat komunetan... Edozein aldizkaritako emakume irudiak ere zentsuratuak egoten dira.

Egoera politikoa zeharo aldatzen ari da; zelan ikusten duzu?

Puerton egon gara eta handik jarraitu dugu prozesua. Nire ustez, garrantzi handia du ezkerreko organizazioen, abertzale iraultzaileen borroka dezidituak Suarez-en erreforma puskatzeko. Erreforma, Franco gabe, frankismoaren irtenbide bat da. Baina irtenbide hau ezin du bakarrik egin, Iangile eta masen indarrik gabe, eta hauen integrazioa lortu nahi dute.

Formalki demokratizatze bat gertatu dela badirudien arren, errepresioa gogor dirau, azken asteotako gertaerak lekuko, ez?

Daramazkidan hiru astetan, lehen epe luzetan gertatu zitzaizkidan gertaera batzuek birgertatu zaizkit. Lehen egunean, Sabinen zai Carabanchelen nengoelarik, grisen porraz hartu nituen lehen kolpeak. Gero, Lekeition, Iñaki Biar, Karmelo Garitaonandia-ea. lagunakin geundelarik, 8 goardia zibilek metrailetaz eta pistolaz inguratu, kuartelera eraman eta hiru ordu barruan interrogatzen euki gintuzten.

Eta Aberri Egunako egurraldia ez zen makala izan

... Bai, direla 8-10 urtetatik hona aldaketarik gutxi igertzen da. Otxandion kontrolean katxeatu egin gintuzten eta Durangon itzelezko errepresioren lekuko izan nintzen. Beraz, kalean aurkitzen gara, kartzelatik atera gaituzte, haina benetako askatasuna lortzeko kondizio minimoak falta dira: indar errepresiboak dirauten artean ez da posible askatasunik, ez demokraziarik.

Azken garaiotan, zuek kartzelan egon zaretelarik, asko aldatu da herri eta langile mugimendua. Bai eraketan, bai borroka mailan.

Aldaketa kualitatiboa nire ustez 1972-73an izan ziren greba orokor lokalek suposatzen dute. Langile mugimendua hauetan hasten da zabalki eratzen eta borrokatzen. Batez ere, asanblada antolaketaren hastapenak eta langileria eta herrikoi beste sektoreak bat eginik borrokan azaltzea da garrantzitsuena. Geroztik, hedatu eta goragoko mailetara heldu delarik, Isngile erreibindikazio ekonomikoetatik aparte ere izan da amnistiaren alde eta errepresioaren kontrako anitz borroka. Hau batasunak egin du posible, nahiz eta erakunde eta eztabaida asko izan ezkerreko mugimenduan.

Eta zer uste duzu dela mugimenduaren oraingo zereginik garrantzitsuena?

Orain sindikatoen antolaketa da beharrezkoena: sindikato bakarra, langileria orokorki eratuko duen sindikatoa. Burgesiarekin inolako konponketarik egingo ez duen sindikatua. Langileriaren errebindikazio konkretoetatik hasi eta egungo errebindikazio politikoki; ta (askatasun demokratikoak, herri zapalduentzako askapena, anmistia orokorra, ezkerreko alderdi politikoen legalizazioa e.a.) ere aurrera eramanez, diktaduraren sustrai guztiak zapuztu arte, eta sistema kapitalistaren oinarriak kolpetuz iraultza sozialistarantz.

Bai, hori egokia da, baina agian irreala, sindikato bakarra ezin da eraiki dauden sindikal burokraziek ez bait dute nahi.Bestalde sindikatoak ez du iraultzarik egiten. Eta, gainera, asanblada mugimendua ere suntsitzen dihardute praktikan sindikato hauek. Ondorioa: iaztik hona langile borroka mailan gertatu den beherakada handia...

Beherakada hau erreformismoak gobernuri paktu soziala eskaintzearen ondorioak dira, batez ere.

Eta zer uste duzu nazional arazoaz? Badakizu auepikazia eta istilu asko izaten dela honetaz.

Lehen eta orain, berdintsu, abertzale konsideratzen naiz. LKI-ko militante izanik. Euskadiren askatasun osogatik ari naizenez eta jarraituko dudanez gero lortu arte hau. Errespeto handia dut Euskadiren berburujabetasuna independentziaz dependentziaz bakarrik lortuko dela esaten dutenei. Buruz. Neretzat Euskadiren burujabetasuna independentziaz eta baita ere askatuko beste herriekin federalki berdintasunean elkartuz izen daiteke. Azken irtenbide hau da guk estatu guztiko langile- riarentzat egokien ikusten duguna, baina herri bakoitzak erabaki dezala bere askatasuna ere, at Ý erabakitze hau lehenbaitlehen, berehala.

Amnistia gai derrigorrezkoa da. Zer diozu barruan geratu direnetaz?

Zenbait preso kaleratu gara; denontzat argi dago nork kaleratu gaituen: Langileriak eta Herriak greba orokorrez eta kale ekintzez. Ez noski, pertsonaia edo alderdiren eskabide "esijentzia" eta negoziazioez. Herriak ondo daki hau, baina behin eta berriro errepikatu behar dugu; Preso asko gelditzen dira oraindik barruan espetxerik txarrenetan sakabanatuak, eta kartzeletan izan dugun egoerarik gatorrenetakoan. Lehenago esan dudanez, ondo dakigu, amnistia orokorra eta atzerriratuen etorrera behingoaz lortzeko bidea. Gu oraintsu atera garen presoon lehenengo eginbidea hau izango da: gure lagunen askatasunaren alde dena ematea.


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude