Kontu Zaharrak Berritzen

Xabier Amuriza bertsolariari elkarrizketa

Xabier Amuriza
Kontu Zaharrak Berritzen
Bertsolari bezala ezagun egiten ari zaigu Xabier Amuriza. Beharbada "Gogor" diskoan entzungo zenuten bere abotsa; geroago Zamorako gartzelan idatziriko bertsoak eskuz esku ibili ziren; orain zuzenean entzun diezaiokegu. Duela urtebete baino gehiago kanporatu bazen ere, barruan igarotako urteez ihardutea normala da.

Eliza Euskalduna Eta Herrikoia Nahi
-- 1969ko maiatzean harrapatu gintuzten. Bost apaiz geunden Bilboko obispaduan gose greban: Nikola Telleria, Gabika, Kalzada, Naberan eta ni. Garai gogorra zen hura; "Ley de Bandidaje y Terrorismo" atera berria zuten eta izugarrizko errepresioaldia erori zen gure Herriarenga. Gose grebaren motiboak hauetxek izan ziren: alde batetik, Euskal Herrian eskubide oinarrizkoenak falta zirela; bestetik, Elizak ez zuela ezer egiten hori aldatzearren. Orduan Bilboko apezpiku zen Zirarda ere inbitatu genuen gose greban has zezan.
Borroka hau lehendik zetorren. 1968ko azaroaren 4ean hasi eta 25 egunez 60-70 apaiz egon ziren Derioko seminarioan sartuta. Ekintza honen helburu nagusiak hauetxek ziren: Euskal Herrian zegoen Eliza arrotza salatu eta Eliza euskaldun eta herrikoi baten alde ateratzea eta, era berean orduan apezpiku zen Gurpide kendu eta berton aukeratutako bat jartzea. Poliziek, ahalegin guztiak egin bazituzten ere, ez zuten lortu Derion sartzerik. Hurrengo urtean ordea, sartu ziren, bai Bilboka obispaduan.
-- Barruan geundela borroka haundia izan zen poliziaren eta Elizaren artean. Gu han geunden, bakarrik, poliziez inguraturik. Azkenean, hiru egun eta erdi generamatzala gose greban, gauez sartu eta Komisariara eraman gintuzten.
Hiru egun Komisarian, gero Basaurira eta beste hiru egun barru juizio itxia Burgosko Militar Hauzitegian. Gose greba eta haren helburuak esplikatzen zituen agiria ateratzea "rebelión militar" kontsideratu zuten eta "Ley de Bandidaje y Terrorismo" aplikatuz, Gabika eta Naberani hamabi urte ezarri zizkieen eta beste hirurei hamarna urte. "Uste dut han pasa zikigutela lehengo faktura guztiak", dio Amurizak.
Juizioaren ondoren hogei egun eduki zituzten Basaurin eta handik Zamorago gartzelara eraman zituzten.
-- 1968an ipini zuten gartzela hau apaizentzat. Gabika izan zen lehen presoa, geroxeago Felipe Izagirre. Gu han sartzean zazpi-zortzi lagun bildu ginen: gu bostok, Garcia Salvc eta Etxabe; hau Solsonan dago oraindik; 50 urte ezarri zizkioten, gero 30era jetxi bazizkioten ere. Gabika eta Naberan duela sei hilebete irten ziren, kalzada orain dela gutxi eta Telleria berriz, joan zen urteko apirilean atera eta urrian hil zen. Sei urte pasa zituen gartzelan, hoietatik sei hilabete Carabanchelgo ospitalean. Oso gaixo zegoen, baina kondena guztia bete arte ez zioten irteten utzi; "libertad condicional"ik ere ez zioten eman.
Gartzelan Ere Borrokan
Gartzela txikia baina entzutetsua izan da Zamorako hau: gose grebak, motiña, ihesegiteko zuloa... 1969ko urrian izan zen lehen gose greba, Andoni Airizabalagaren juizio zela eta. 197lan, urtebete eta gehiago gartzela azpitik pasatzen zen zuloa egiten pasa ondoan irten baino egun batzu lehentxeago, zaintzaileek antzeman guten nonbait zerbait gertatzen zela eta zuloa deskubritu zuten.
Baina borroka jarraitu zen 1973. azaroan motiña eta ondoren gose greba egin ziren, Zamorako gartzela "concordataria" kentzeko eskatuz.
-- Guk ez genuen pribilegiorik nahi, berez Zamoran egotea pribilejio ez bazen ere. Geure buruak preso politikotzat jotzen genituen eta handik atera eta bestekin elkartzea eskatzen genuen.
Hamahiru egun gose greban zeudela, Carabanchelgo hospitalera eraman zituzten eta han astebete eduki.
-- Uste genuen gure helburua lortu genuela eta gose grebari bukaera eman genion. Baina hartu eta berriro Zamorako gartzelara eraman gintuztenean, lehendik esanda zegoen bezala, berriro gose grebari ekin genion. Oraingoan hamasei egun egin genituen eta nahiko hondaturik geundenez gero, gose greba uztea erabaki genuen.
Gose greba egitea izugarrizko gaiztakeria da nonbait eta lau hilabetez zeldatan egotera zigortu zituzten.
-- Neguak bete bete harrapatu gintuen zeldatan; ikaragarrizko hotza pasa genuen, baina hau ez zen okerrena: kanpoan gertatzen zenaren berririk ez genuen izan lau hilabetez, erabat inkomunikaturik egon ginen. Ondoren gartzela asko gogortu zen. Sei presorentzat hiru zaintzaile genituen orduoro gure gain, eta tarteka beste hiru edo.
Goiko hoiek bazekiten zertan ziharduten. 1972tik aurrera ez zuten apaiz gehiago sartu Zamorago gartzelan.
-- Bururatu zitzaien hara joaten zirenak txartu egiten zirela. Gu bakar bakarrik edukitzen saiatu ziren; horrela kontrola ere hobeto gorde zezaketen.
Hala eta guztiz ere, Zamorako gartzelan borrokari jarraitu zitzaion 1974ka abenduaren 1lan, Euzkadi guztiko huelga orokorra zela eta berriro ere gose grebari ekin zioten. Berdin "Tupa" eta Otaegi epaitu zituztenean ere. Egun haietan kanporatu zuten Amuriza.
ELIXABETE GARMENDIA
16

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaAMURIZA1
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
PertsonaiazAMURIZA1
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude