Bazterretatik erdigunera

Gazako lerroan, Nakba egunaren atarian 50 palestinarretik gora erail zituen Israelgo armadak. Horrelakoekin esponentzialki are krudelagoa bihurtu da palestinar herriak bizi duen nazio jazarpena. Kolonoen eta gobernuaren indarkeria erregularraz gain, latza da ere klase zapalkuntza.

Zisjordaniako unibertsitateko Nithya Nagarajan irakasleak, hain zuzen ere,  Palestinak pairatzen duen zapalkuntza bikoitza azaleratu du: auzi nazionala konpondu arte itxaron gabe, auzi sozialari aurre egin nahi dioten sindikalgintzaz eta herri mugimenduez hitz egin du. Bere ustetan, lan arloko zapalkuntzari ez zaio arretarik jartzen nazioarteko espazioetan, noiz eta Osloko akordioez geroztik herri mobilizazio handienak langileenak izan direnean.

Zerrendaratzen dituen mugimendu sindikalek lan borrokaren molde berriak irudikatzen dituzte, eta mugimendu minoritarioak diren arren, masekin lan egiteko praxitik hurbil mantentzen dira. Hauetako bat dugu Osasun Publiko komunitarioko Langileen Sindikatua: osasunaren esparrutik abiatuta, behar sozial zabalagoari fronte egiteko antolatu ziren emakumeak. Zisjordaniako herrixketan herritarrek oztopo handiak zituzten osasun zentroetan arreta jasotzeko eta 1980ko hamarkadan eskola “nazional” bat antolatu zuten osasun komunitarioaren inguruan emakume erizain eta medikuak trebatzeko. Baina Osloko itunaren ondorioz, osasun-sektorea  zeharo burokratizatu zen eta emakume horiek erabat zokoratuta geratu ziren, urteetako esperientzia baliogabe geratu zen halaber. Hala, 2007an batu egin ziren beraien trebakuntza onar zedin eta sektore horretan enplegu bat izateko zuten eskubidea exijitzeko.

Zisjordaniako herrixketan herritarrek oztopo handiak zituzten osasun zentroetan arreta jasotzeko eta 1980ko hamardakan eskola “nazional” bat antolatu zuten osasun komunitarioaren inguruan emakume erizain eta medikuak trebatzeko. Baina Osloko itunaren ondorioz osasun-sektorea  zeharo burokratizatu zenean, emakume hauek erabat zokoratuta geratu ziren

The Handmaid’s Tale telesailak ezagun egin du Margaret Atwood kanadarrak sortutako distopia. Fikziozko mundu horretan, AEBetan ezarritako erregimen politiko totalitarioa deskribatzen da: muturrera daramatza gure munduan errealak diren erregimen eta sistema ekonomikoak. Errealitatetik nahi baino hurbilago dagoen neurrian, krudelkeria erabat ukigarria da. June Osbourne, protagonista nagusia, terrorezko jendarte horretatik atera ezinik ikusten dugu atalez atal: ez dago ihesbiderik. Baina telesailak pizten dituen sentimenduen artean, bada bat itxaropena pizten duena: June ez dago bakarrik. Ikarazko mundu horretan badago norbait Juneren bidelagun izango dena. Goiz da jakiteko bere moduko beste neskameren batekin aliatuko den edo hierarkian gorago dagoen beste emakume zapaltzaile –eta zapaldurekin– bat egingo ote duen.

Maiatzaren 26an manifestazio jendetsuek kaleak hartu zituzten gure hiriburuetan: martxan daude pentsiodunak. Martxoaren 8an eta Sanferminetako auzi sonatuaren ondorengo protestaldiekin, mugimendu feministak gainezka egin du kaleetan. Erresidentzietako emakumeen greba aldi luzea ere burura datorkit ezinbestean: esparru konkretu batetik abiatuta, gure bizitzako esparru are zabalagoak betetzen dituzten aldarriak defendatu dituzte. Gizarte zibiletik ernatutako indar hauek ezberdinak diren arren, helburu asko partekatzen dute. Horietako bat: bizitza duinago baten defentsa, geure buruen jabetzak berreskuratzearen alde.

Pentsiodunen manifestazioan, martxoaren 8ko jende oldeetan, jendeak begietara begiratzen zion elkarri, hauxe esanez bezala: “Hemen gaude bat eginda, ez gaituzte geldiaraziko”. Ondoeza kudeatzeko bidelagunak topatu behar dira: begiradei eutsi, eskutik heldu eta abiatu. Ondoeza baino ongizatea izan dadin eskuartean daukaguna. Ondo baino hobeto jaso dute Donostian esaldi bakarrean: “Bizitza da handiena”.

Nithya Nagarajanek garbi dauka lan mundurako pedagogia sortzeko, aktibista eta mugimendu desberdinen arteko espazio partekatuak sortu beharra dagoela. Bazterretatik abiatu ohi dira bidelagunak baina  erdigunean egiten dira indartsu. n

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude