Bitxia da euskal pop erradikala egiten duzula esatea. Baina aitortu behar da kontzeptuan erradikal samarrak direla, horrez gain, 80ko hamarkadaren –hemengo eta kanpokoaren– nostalgiko sutsuak direla –nahiz eta horien artean behingoz garaiko punk taldeak alboratu dituzten, eskerrak!– eta bestelako estiloetatik –gehienetan dantzagarrietatik– ere gogoz edan eta batzuetan hortik mozkortzen direla.
Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Oso argi zuten beste garai bateko talde euskaldunak omendu, euskaraz abestu eta musika dantzagarria egin nahi zutela. Erritmo kaxa baten laguntzarekin kantak idazteari ekin zioten eta 2016an Zazkel lan luzea autoekoiztu zuten. Sintetizadore eta teklatuen pisu handiarekin, euskaraz abestutako 10 pieza elektroniko, beltz eta batez ere ochentero erditu zituzten, dantzagarriak eta kitsch samarrak. Urte berean Banden Lehiako saria eskuratu eta horren bitartez disko hau kaleratu zuten.
Seikoteak lortzen duena emaitza oso freskoa da, irreberente samarra –onerako– eta dantzagarria, baina oraingoan –aurreko diskoaren kontrara– 80ko hamarkadako kantek duten nahita egindako kutsu dekadente horretan jausi gabekoa. Lan honetan hobeto ezkondu dituzte gustukoen dituzten eraginak. Titaniozko sudurrak hit!a da, kutsakorra: umoreak mozorrotzen du daraman kritika zorrotza eta sintetizadoreek gidatuta house erritmoek eta rapeatuek in crescendo garamatzate dantzara. Eremu mortua oso melodikoa eta barnerakoia da, ederra; gitarra eta baxu oso zainduekin 80ko hamarkadako euskarazko pop taldeak eta post-punka ederki fusionatu dituzte. Infernuko atean Hertzainak-en piezaren errebisioa da, gitarreroago eta tarteka Azaharago. Bazka ederra beltza da erabat; funkya, eta baita goxoa eta poperoa. Apirilak 5 pop-aren eta hard-rockaren arteko lehia, Su Ta Gar-en parekoa. Ez entzun-ek gure iraganeko belaunaldiaren gitarra gardenak ditu ikur eta pop-rock itsaskorra da, nahiz eta funkya lagun izan. Afera ustela jostagarria da, funkya, beroa eta M-ak-en izpiritua barreiatzen du, nahiz eta azkenean soul ospakizun bihurtu. Eta, diskoa ixteko, Kryzc doktoreak oparitutako remix techno-rapeatu-errezitatua.
Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023
----------------------------------------------------
Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]
Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023
--------------------------------------------------
Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]
Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024
-----------------------------------------------------
Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]
Betazalak
Xabi San Sebastian
Belarri, 2023
-----------------------------------------------------
Beti pentsatu izan dut Donostiako musikari eta sortzaile honek ez duela inoiz erdietsi merezi duen lekua edo arreta. Baina, hala ez bada ere, bere kantuak geldituko zaizkigu,... [+]
La Urbe
Chulería, JODER!
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------------------
Bizkaiko Ezkerraldean nerabezaro berantiarrean sortutako Desorden taldeak nire arreta piztu zuen haien gaztetasunean punk-rocka sinesgarri eta fresko... [+]