Zabaltegik berriz aurkitu du bere bidea

  • Bere izaera berreskuratzeko lanean ari da Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi saila, zenbait urtez beste jaialdietan nabarmendutako perlekin espazioa konpartitzearen eraginez apur bat desitxuratuta geratu ondoren.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2017ko irailak 03
Cannesen saritutako ‘The Square’ ikusi ahalko da, besteak beste, Zabaltegi-Tabakaleran.
Cannesen saritutako ‘The Square’ ikusi ahalko da, besteak beste, Zabaltegi-Tabakaleran.

Bide zinematografiko berriak bilatzen dituzten filmetan fokua jarrita, eta Tabakaleran egoitza hartuta, iazko Zinemaldian argi geratu zen apustu arriskutsuak egiteko prest dagoela Donostia sail horretan –Lav Díazen Hele Sa Hiwagang Hapis programatu zuten besteak beste, 8 orduko metrajea duen film historiko-fantastiko bat–.

Formulak funtzionatu zuela dirudi: uztartu ziren kultuzko zuzendari ezagunak (Jarmusch edo Tavernier 2016ko edizioan) eta talentu gazteei ateak zabaldu zitzaizkien, tartean etxeko publikoaren arreta bereganatzea lortu zuten Maria Elorza/Maider Fernandez Iriarte tandema (Las Chicas de Pasaik gisa ezagunagoak) edo Koldo Almandoz. Aurtengorako bizkar hezur horrek bere horretan jarraitzen duela dirudi. Sail Ofizialean zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Hong Sang-soo korearrak aurten estreinatu dituen hiru filmetatik azkena ekarriko du Zinemaldira, Geu-hu, zeina Cannesen lehiatu zen kontatuz emakume baten lehenbiziko laneguna, nagusiarekin harreman sentimental bat zeukan beste langile bat ordezkatuz.

Depardon, Wiseman edo Garrel bezalako zuzendari esperientziadunen ondoan egile gazteen lanak ere ikusi ahalko dira sailean

Beteranoen bandoan beste bi zuzendari esperientziadun konfirmatu dituzte abuztu bukaeran: Raymond Depardonen 12 jours eskainiko dute Zabaltegi-Tabakaleran, planteamendu berezia duen filma inondik ere, kontuan izanda zuzendariak kameraz grabatu dituela zentro psikiatrikoetan ingresatuta dauden pertsonek epailearen aurrean egiten dituzten deklarazioak, filmean gurutzatuz haien historial medikuak, osasun arloko profesionalen iritziak eta jujeen azken epaiak. Bestelako proposamena dirudi Frederick Wisemanen Ex Libris: New York Public Library filmak. Haren ibilbidean beti nabarmendu izan da kanpo-behaketa dirudien estiloa, lehen itxuran obserbazio hutsaren antza izan dezakeena, baina egitura narratibo bat aurkitzen duena. Instituzioak errodatzen ditu Wisemanek eta, kasu honetan, “munduko jakintzaren instituzio handi” batetik abiatu da. Veneziako jaialdian lehiatzetik etorriko da Zinemaldira.

Konfirmazio horiekin osatu da orain arte Phillippe Garrel izen nagusien artean zeukan saila –frantziarraren L’amant d’un jour Zinemaldian izango zela abuztu hasieran jakin zen–, Canneseko Urrezko Palma irabazi zuen Ruben Östlund-en The Square ikusteko parada emango duena.

Baina ezagunak diren zuzendariez gain, Zabaltegi-Tabakalera sailak begirada berriak deskubritzera gonbidatzen duela dirudi eta, aurretik begiratuta behintzat, izango dira itxura oso interesgarriko ekoizpenak egile gazteen eskutik, hala nola, Filipa César portugaldarraren Spell Reel, Ginea Bissauko independentzia borrokaren eta ondorengo periodo sozialistaren zinema militanteko irudiekin osatua; edo No intenso agora (João Moreira Salles), Txinako iraultza kulturalaren garaiko irudi amateurren gainean eraikia.

Bestela zine-areto batean ikusteko zailak diren ekoizpenak gehientsuenak. Eskertzekoa da aukera hau.

Kanal hauetan artxibatua: Zinemaldia 2017  |  Tabakalera  |  Donostia

Zinemaldia 2017 kanaletik interesatuko zaizu...
"Gizon altu sinesgarri bat nahi genuen, ez munstro bat"

Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren eta haren anaia Martinen arteko harremanak eta bizipenek harilkatzen dute "Handia", Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatua. Errealitatea eta mitoarekin jolasteaz, errelatoaz, pertsonaien psikologiaz, erronka teknikoez… aritu gara filmaren zuzendariekin.


2017-09-24 | Eneko Olasagasti
Ikusezinak sarituz

Seguruenik nire ikasle izandakoek berehala ezagutuko dute segidan kontatuko dudan anekdota. Gehien errepikatu dudana izan da, niretzat behintzat irakaspen handia ekarri zuelako.

Carlos Zabala eta biok zuzendu genuen lehen filma, Maité, muntatzen hasteko unean zen. Igara auzoko lokaltxo batean antolatua zen ekoiztetxea, ordu mordoa pasako genuen lantokia. Bertaratu ginen lehen egunean muntatzaileak, Antonio Reinak, sartu eta botepronton ondorengo galdera bota zigun: “Zein da gela... [+]


2017-09-23 | Gaizka Izagirre
"Bi txirula": arriskatzera jokatzen denean

Film bitxia, desberdina eta oso interesgarria ikusteko aukera izan dut. Hori lehenik. Erritmoa geldoa duena. Baina kontuz, hori ez dut argumentu negatibo gisa aipatzen.


Nahiago puta (eta ez espia, zientzialari edo idazle)

Ofizioka begiratuz gero, prostituzioa garaile Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialaren lehen egunean, espien, zientzialarien eta idazleen aurretik. Anahi Berneriren Alanis izan da ostiraleko film sendoena.


"Call me by your name". Amodio debekatua

Ezinezko amodioa da beraiena, bi gizonen artekoa; iraungitze-data duen harremana, udako istorioa. Eta hala ere, beldurrak beldur eta sufrimenduak sufrimendu, merezi du urratsa ematea, sexuaz eta maitasunaz gozatzea, hobe delako hori guztia sentitzea, ez ezer sentitzea baino.


2017-09-22 | Xalba Ramirez
Astelehenean abiatuko da Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren bederatzigarren edizioa

Irailaren 25etik 30era egingo dute Donostiako bederatzigarren Zinemaldi Alternatiboa bost gune ezberdinetan. Turistifikazio prozesuak jasan dituzten hiriak, etxebizitza kooperatibak eta jai ereduak izango dituzte aurten hizpide.


Abian da Zinemaldia: 'Handia'-k eragin du ikusmina, 'Fe de etarras'-ek polemika

Ostiral honetan abiatuko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 65. Edizioa. Wim Wenders zuzendariaren Submergence filmak irekiko du Sail Ofiziala, zeinean lehiatuko den Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filma.


2017-09-14 | Baleike
"Donostiako Zinemaldian egotea niretzako saria da"

Irailaren 21ean hasiko da 65. Donostiako Zinemaldia. Erakutsiko diren pelikulen artean Iñigo Garcia zumaiarrak idatzi eta zuzendutako Bi txirula egongo da. Zinemira sailean estreinatuko da eta Irizar sarirako lehian izango da. Erakusleiho honetan parte hartzeagatik pozik eta, aldi berean, urduri dagoela adierazi digu.


2017-09-13 | Gaizka Izagirre
Zinemaldiaren B aldea 14 pelikulatan

Badira proposamen-zerrenda guztietatik kanpo geratzen diren ekoizpenak, baina urtero horietako batzuk harribitxi bihurtzen dira, kultuzko. Aurten hauetakoren bat izango ote da?


Euskal Herriko 14 film Zinemaldian, erdia baino gehiago euskaraz

Zinemaldiak asteazken honetan aurkeztu du aurtengo festibalaren Euskal Herriko eskaintza: etxeko bi ekoizpen izango dira Sail Ofizialean eta 14 filmetatik 8 dira euskaraz osorik edo hein batean.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude